Igeriketa

Igeriketa
2015-07-20 18:29:48
URRIAN HASIKO DA IKASTURTE BERRIA
Zabalik dago 15/16 igeriketa ikastaro eta ur ekintzen izen ematea

Udaleko kirol zerbitzuak hasi dira dagoeneko 2015/2016 ikasturtea gertatzen. Hori horrela, urrian hasiko den ikasturte berrian, haurren igeriketa ikastaro eta ur ekintzetan izena eman nahi dutenek, horretarako aukera izango dute datozen egunotan. Kiroldegiko bulegoetan egin beharko da inskripzioa.

 

Zubikoak eskaintzen dituen jardueren artean, eskaera handia izaten dute urtero igeriketa ikastaro eta ur ekintzek. Hori dela eta, gaur bertan zabaldu dute urrian hasiko den ikasturte berrirako izen-ematea. Ostiralera arteko epea egongo da inskripzioa egiteko eta aste honetan egin ezean, irailaren 7tik 11ra arteko astean egin beharko da (irailaren 9an izan ezik). Inskripzio guztiak, Zubikoako bulegoetan egin beharko dira 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 ordutegian.

 

Izen emateak jaso ostean, ondorengo prozedura eramango du tramitazio guztiak. Irailaren 16an, behin-behineko zerrendak kaleratuko dira kiroldegiko harreran eta www.oñati.eus atarian. Irailak 17 eta 18an erreklamazioak egiteko aukera egongo da eta azkenik, behin-betiko zerrendak, irailaren 22an kaleratuko dira aurrez azalduriko bi tokietan. Ikasturte hasiera urriak 7an egingo dela iragarri dute.

 

402 plaza

Kirol zerbitzuek 39 ikastaro ezberdin eskainiko dituzte 2015/2016 kursoan. 6 hilabeteko haurrekin hasi eta 8 urte bitarteko gaztetxoentzat guztira 402 plaza eskainiko dira. 16 (6-12 hilabeteko haurren egokitzapenean), 24 (12-24 hilabeteko haurren egokitzapenean), 56 (2-3 urteko oinarrizko habilezian), 90 (3-4 urteko zapaburu mailan) eta 216 plaza, (4-8 urteko dordoka, amuarrain eta Balea mailan).

Igeriketa ikastaroek eskaera handia izaten dute.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.