Aratz Losada Perez

18-07-1985

Kaixo guztioi!

Aratz Losada naiz, diseinatzaile eta komunikatzailea baina bereziki kirol zale amorratu bat. Oñatin, batxilergo teknologikoko ikasketak burutu ondoren, 2005. urtean airez erabat aldatzea erabaki nuen eta herritik hirirako (Donostia) jauzia ematen ausartu nintzen, bertan, Argitalpen eta Diseinu Ekoizpeneko ikasketak burutzeko. Aitortu beharra dakat, zalantzak izan nituela kirola eta diseinuaren artean, baina gaur egun, oso harro sentitzen naiz orduan hartu nuen erabaki horretaz. Neurri handi batean, eskerrak eman nahi dizkiot nire aitari, aukeraketa hori egin izanaren errudun handiena bera izan baitzen; aitak erakutsi zidan ofizio zoragarri hau eta. Donostian ikasketak bukatu ondoren, diseinuari lotutako hainbat ikastaro burutu nituen, eta 2008ko Otsailean, nire bizitza erabat aldatu zen; enpresa propioa eratzea erabaki nuen: ARATZ Diseinu Grafikoa jaio zen. Gogoeta handia eskatu zidan erabaki bat izan zen, baina era berean erronka pertsonal benetan berezia izan zen. Orduz geroztik, nire egunerokoa Diseinu eta Komunikazioari lotuta dijoa.

Orain dela hamar urte inguru, OñATI IRRATIA-k komunikabideen mundua ezagutzeko aukera eman zidan eta gaur egun, esan dezaket, komunikabideak nire eguneroko lanaren parte direla. Duela 5 urtetatik diseinua eta komunikazioa elkarrekin konbinatzen baititut nire eguneroko jardunean. Beraz, nire pasioa, nire ofizioarekin konbinatzen dut. Zorionekoa naizela esan dezaket, nire lanak bete egiten nauelako eta hori, benetan gozamen bat da.

Enpresaren bostgarren urteurren honetan, ARATZ Diseinu Grafikoa, irudi eta marka berri batekin datorkigu. Adik Komunikazioa. Egungo gizartera egokitutako irudi korporatiboarekin batera, web horri bat ere zabalduko du. Honek bezero, lagun, etorkizuneko bezeroen...elkargune izan nahi du. Bertan argitaratuko dira nire lan eta nobedade guztiak.

Nobedade garrantzitsuena, OK Magazinea izeneko aldizkari digitala da. Gune honetan, Oñatiko kirolzale guztiekin elkartu nahiko nuke, asko garela iruditzen zait eta. Kirol umilak komunikabideetan bere lekua behar duela iruditzen zaidalako, eta batez ere, transmititzen dituen baloreak bizi eta maitatzen ditudalako, ireki nahi izan dut ate hau. Nirekin identifikatua sentitzen bazara, hau da zure medio berria. Zuen zain gelditzen naiz.

azken sarrera

2017-10-09 09:53:37
OÑATI IRRATIKO PROGRAMAZIOAN HAINBAT ALDAKETA
Etapa berri bat

Gaurtik aurrera, etapa berri bat hasiko dut Oñati Irratian. 11:30etan, neguko programazioa estreinatuko dugu FM 107.4an (eta baita www.oñati.eus atarian) eta aldaketa honek, berrikuntza ugari ekarriko ditu gure, eta bereziki, nire egunerokora.

 

Lehen berrikuntza nabarmena, ordutegian somatuko duzue. 12:00etan hasi beharrean, 11:30 hasiko baititugu emanaldiak. Amaitu berriz, 13:00ean bukatuko dira. Iraupena 90 minutukoa izango delarik -orain arte bezala-. Arratsaldetan (19:00-20:00) egiten genituen irratsaio tematikoak ostera, goizeko programazioan txertatuko ditugu. Eta bere horretan mantenduko dugun bakarra, iluntzeko (22:00) errepikapena izango da.

 

Zuzeneko ordu kopurua murriztu egingo da. Hala ere, eduki aldetik ez dut galera handiegirik ikusten. Denbora gutxiagoz bada ere, biziago eta freskoago aritzeko aukera eskainiko baitigu egitura berri honek. Beti bezala, herriko gaurkotasuna landuko dugu: albisteak, elkarrizketak, erreportajeak, agenda… eta gaur egun ezinbesteko diren webgunea eta sare sozialak ahaztu gabe noski! Emanaldietan sortzen ditugun eduki interesgarrienak, sarean zintzilikatzen baititugu.

 

Nire lanari dagokionean, kirolen txokoa murriztu egingo da. Eguneroko irratsaioa egitetik, astean hiru emanaldi egitera pasako gara. Eta odutegian ere, bada berrikuntzarik. Astelehen eta ostiraletan 12:30-12:45, eta asteazkenetan, 12:20-12:45 jarraitu ahal izango baitituzue kirol kontuak Oñati Irratian. Asteko lehen eta azken emanaldiek, asteburuko kirol aktualitatea aztertuko dute eta asteazkenekoa saioa aldiz, sakonagoa izango da. Kirolariei eurei, ahotsa emanez.

 

Atzera begira jarriz gero, ia hamar urteko bidea egin dudala konturatzen naiz. Eta pluralean hitz egiten dut, saioak nik gidatzen baditut ere, lankide, elkarrizketatu, albiste edo entzuleen laguntzarik gabe, zentzu gutxi izango bailuke gure lanak. Alde horretatik, eskerrik beroenak bihotzez, laguntza eskaini didazuen guztioi!

 

Laburbilduz, maiztasun gutxiagorekin bai, baina betiko ilusioarekin jarraituko dut Oñatiko kirolaren egunerokoa. Komunikabideetan bere lekua behar duela iruditzen zaidalako. Baina batez ere, transmititzen dituen baloreak bizi eta maitatzen ditudalako.

 

Irratian edo OK Magazinean bertan izango dugu elkarren berri. Segi dezagun lanean!

Etapa berri bat hasiko dut gaur, Oñati Irratian.

blog

2017-10-09 09:53:37
OÑATI IRRATIKO PROGRAMAZIOAN HAINBAT ALDAKETA
Etapa berri bat
2015-05-17 18:54:12
IRUDI BERRITUAREN ANALISI SAKONA
Kontzejupetik aldizkariaren berdiseinua
2015-04-11 20:37:25
AIA-AIA 18,3 KILOMETRO (ERLOJUPEKOA)
Euskal Herriko Itzulia; larunbata
2015-04-10 19:56:04
EIBAR-AIA 155 KILOMETRO
Euskal Herriko Itzulia; ostirala
2015-04-09 18:48:00
ZUMARRAGA-EIBAR (ARRATE) 162 KILOMETRO
Euskal Herriko Itzulia; osteguna
2015-04-08 19:45:04
Gasteiz-Zumarraga 170,7 kilometro
Euskal Herriko Itzulia; asteazkena
2015-04-07 20:30:56
Bilbo-Gasteiz 175,4 kilometro
Euskal Herriko Itzulia; asteartea
2015-04-07 19:41:17
Bilbo-Bilbo 162,7 kilometro
Euskal Herriko Itzulia; astelehena
2014-09-20 09:59:51
Maiz gurutzatu beharko dut aurten errepidea
A8-aren beste aldean
2013-12-08 22:36:17
#oñatrip izeneko turismo bisita berritzailean parte hartu nuenekoa
Oñatin barrena txoriek bezala, txiokatuz
2013-10-22 19:03:52
Erronka handiak, detaile txikiez osatzen direla ikasi dut
Detaile txikiak...
2013-07-24 18:37:25
Parapentean hegan egiteko aukera izan nuen
Altuera handiko urtebetetze ospakizuna
2013-05-07 18:29:40
Hiri honek txundituta nauka
Donostia...nire bigarren etxia
2013-03-24 19:19:15
Teknologia berriek lagundu baino, askotan kalte egiten digute
Komunikatzearen garrantzia
2013-03-04 14:12:34
OK Magazinea proiektua azalpena
Elkarrizketa Oñati Irratian
2013-03-01 11:54:47
Adik indartsu dator bere irudi eta proiektu berriarekin
Ametsa egi bihurtu da