Mendia

Mendia
2015-03-31 18:02:12
BEDIAN (BIZKAIA) IZAN ZEN PROBA LARUNBAT GOIZEAN
Saioa Arkonada bigarren, Kolazinoko mendi lasterketan

Pasaden larunbatean, Tiritu Kultur Taldeak antolatuta, Kolazinoko Mendi egunaren lehen edizioa ospatu zen Bedian (Bizkaia). Mendi martxa, BTT irteera eta 23. kilometroko lasterketa bat antolatu zuten eta azken honetan, Saioa Arkonada oñatiarrak, sailkapen nagusiko bigarren postua lortu zuen.

 

Kolazinoko Mendi egunaren lehen edizioa ospatu zen larunbat goizean Bedian. Mendiari loturiko egitarau oparoa osatu zuten antolatzaileek. Goizeko 8:00etan mendi martxak eman zion irekiera egunari. Ondoren, 9:00etan BTT irteeraren txanda izan zen eta azkenik, 10:00 hasita eman zitzaion hasiera 23. kilometroko lasterketari. 127 korrikalarik amaitu zuten proba eta oñatiarrek beste behin, maila bikaina eman zuten.

 

Arkonada bigarren

Aipatzekoa Saioa Arkonadak lorturiko bigarren postua. Oñatiarrak, 2:27:22 kronoan zeharkatu zuen helmuga; bigarren postuan. Paule Zenikazelaia (2:24:30) irabazle izan zen mungiarrak baino ia hiru minutu gehiago behar izan zituen Arkonadak. Protagonistak adierazi digunez, «sorpresa pozgarria izan da lorturiko bigarren postua. Ez nuen espero». Lasterketa erdira arte, Zenikazelaia mungiarrarekin batera egin zituen kilometro guztiak baina hortik aurrera, «bigarren postua mantendu eta kontrolatuz» osatu zituen azken kilometroak.

 

Arkonadaren denboraldiko helburu nagusiena, Zegama Aizkorri lasterketa izango da: «Jaiotzaz zegamarra izanik ilusio berezia egiten dit mendi maratoia osatzea». Aurretik baina, apirilaren 26an herriko proban, Aloñako Igoeran ere izango dela onartu digu lastertari txantxikuarrak.

 

Gizonezkoen artean ere, Oñatiko herriak parte-hartze positiboa izan zuen Bizkaiako mendi lasterketan. Iokin Garai 5. iritsi zen helmugara eta Joseba Molinerok berriz, 14. postua eskuratu zuen. Garaipena David Garcia durangarrarentzat izan zen.

 

Probako sailkapen ofizialak [hemen].

Arkonada alabekin, helmuga zeharkatzen. Argazkiak: Mendialdiak.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.