Besteak

Besteak
2015-02-03 12:12:40
EUSKARA ETA KIROLAREKIN DUEN KONPROMISOA ESKERTU ZIOTEN
OK Magazinea saritua, Elkar Hezi ikastetxearen Euskeria Ixuketan ekitaldian

Elkar Hezi ikastetxeak, Euskara Ixuketan ekimenaren bigarren edizioa ospatu zuen pasaden ostiralean. Santa Ana antzokian eginiko ekitaldian, Euskara eta Kirola gaiak uztartu ziren. Lehenik, goi mailan ari diren hainbat kirolarirekin mahaingurua osatu zuten eta ondoren, herrian Euskara eta Kirola bultzatzen duten hainbat eragile saritu zituzten. Tartean OK Magazinea, webgunea.

 

Euskeria Ixuketan izeneko ekitaldia antolatzearen arrazoia honako hau da: duela urte batzuk, Eusko Jaurlaritzak Elkar Heziri urrezko bikaintasun saria eman izana. Hori dela eta, ikastetxeak nolabait errekonozimendu hori Oñati herriari bueltatu nahian, kulturarekin eta euskararekin zerikusia zuen ekitaldi bat prestatu nahi izan zuen. Duela bi urteko lehen edizioan, Euskara eta Kultura lotu zituzten.

 

Aurten berriz, Euskara eta Kirola izan dira gai nagusiak. Batxilergoko ikasleek 5 hilabate inguru eman dituzte proiektua lantzen eta jendaurreko ekitaldia, pasaden ostiral iluntzean egin zuten. Santa Anako antzokian jendetza bildu zen: ikastetxeko ordezkari, kirolari, euskaltzale...

 

Mahaingurua

Ekitaldiaren lehen zatian, goi mailan ari diren lau kirolariren arteko solasaldia ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek. Euskara eta kirolaren arteko gaur eguneko lotura izan zuten berbagai besteak beste, gonbidatuek. Bera-Bera taldeko eskubaloi jokalari Eli Pinedo, Eibar futbol taldeko kirol zuzendari Fran Garagarza, San Juaneko arraunlari Ane Pescador eta Aritz Egea Euskal Selekzioko mendi lasterkaria, izan ziren protagonistak. Lau kirolarien ustez, kirola oso herreminta garrantzitsua da euskararen zabalkundean.

 

Herriko eragileen lana

Mahaingurua amaitu ostean, Elkar Hezi ikastetxeak Oñatin, Euskara eta Kirola bultzatzen duten hainbat eragile saritu zituen. Tartean, OK Magazinea webguneak saria jaso zuen. Bi urte hauetan herriko kirolari egunero eman dion jarraipena eta era berean, Euskararekin izan duen konpromisoa eskertu zioten.

 

OK Magazinearekin batera, Aloña Mendi kirol elkartea, Josune Odriozola igerilaria eta Felipe Uriarte mendi gidaria ere saritu zituzten. Guztiei, Kirolean Euskara erabiltzeko izan duten konpromisoa eskertu zitzaien.

 

Uriarte, Odriozola, Inza eta Losada sariarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.