Besteak

Besteak
2015-01-22 10:27:31
Gaur eta datorren astean doaneko klaseak emango dira
Ate irekiak Zubikoan, Krossfit Core jarduera probatzeko

Krossfit delako jarduera bolo-bolo dabil azken hileotan mundu mailako fitness areto eta kiroldegietan. Oñatiko Zubikoa kiroldegira ere iritsi da eta gaur eta datorrenean zehar, doan probatu ahal izango da. Asteartean eskaini zen lehen klasea eta gaur bigarren hitzordua iragarri dute E-goitek enpresako arduradunek 18:15etarako.

 

Urtarrileko azken bi asteotan Krossfit Core izeneko fitnes jardueraren ate irekiak egingo dituzte Zubikoa kiroldegian. Astearte eta ostegunetan 18:15 aurrera, ekintza doan probatu ahal izango da. E-goitek enpresako arduradunek azaldu dutenez, «30 minutuko entrenamentu funtzional iraultzailea eta 15 minutuko core lan koreografiatua» eskainiko dira.

 

Entrenatzeko era iraultzaile hau, mugimendu funtzionaletan oinarritzen da eta guztiak intentsitate altuan egiten dira. Pisu ezberdinak altxatuz, sistematizatutako mugimentuak egitean datza. Arnasketa, erresistentzia kardiobaskularra, indarra, malgutasuna, bizitasuna…lantzen dira besteak beste.

 

Herritar guztiek ekintza berezi hau doan probatzeko aukera izango dute gaur, urtarrilaren 27 eta 29an. Egoitek enpresako Asier Arregik, entremanendu funtzional honi buruzko informazio gehiago eman digu:

 

Krossfit jarduera. Argazkia: www.livens.com.co

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.