Igeriketa

Igeriketa
2015-01-18 11:57:24
50 partaide inguru lehiatu ziren 100x100 txapelketan
Erreleboen festa, Zubikoako igerilekuan

Igeriketa festa ederraz gozatu ahal izan zuten atzo arratsaldean, Oñatiko Zubikoako igerilekura hurbildu ziren kirolariek. Oñatiko Triatloi Taldeak 100x100 taldekako erreleboen txapelketa antolatu zuen eta bi ordu luzez, igerilekuan ikusitakoaren arabera, erronka benetan arrakastasua izan zela esan daiteke. Parte hartu zuten bost taldeen artean azkarrena, Azkoitiko Triatloi Taldea izan zen.

 

Urolako Triatloi taldeari lekukoa hartuz, taldeen arteko 100x100 errelebo txapelketa antolatu zuen atzo arratsaldean, Oñatiko Triatloi taldeak. Tankera honetako txapelketa bat herrian antolatzen zen aurreneko aldia izan zen eta antolakuntzak adierazi duenez, «oso pozik» daude jasotako erantzun eta Zubikoako igerilekuan bizi izan zen giroarekin.

 

Erreleboka egiteko txapelketa izan zen. Igerilari bakoitzak 100 metro jarraian egin behar izan zituen eta taldekideen artean -erreleboak emanez-, guztira, 100 serie osatu behar izan zituzten. Hasiera batean sei talde ziren txapelketan lehiatzekoak, baina azken orduko arazo baten ondorioz, Urola Triatloi Taldeak ezin izan zuen txapelketan parte hartu.

 

Leku gutxi eta igerilari asko

Hori horrela, guztira bost talderen arteko lehia izan zen atzokoa: Oñati, Antxintxika, Azkoiti, Tolosa eta Triku triatloi taldeak aritu ziren nor baino nor Zubikoa igerilekuko 3 kaleetan. Guztira 50 igerilari inguru. Bi kaletan lau talde sartu ziren eta hirugarren kalea, talde bakarrak hartu zuen. Hori izan zen hein handi batean, erronkari ikusgarritasuna eman zion faktorea. Leku falta eta igerilariak "arazo" horri, zein ondo aurre egin zioten ikustea, alegia.

 

Txapelketa izan arren, festa giroan osatu zen jardunaldi guztia eta taldeen arteko lehia oso polita izan zen. Kirolzaletasuna eta umore ona nabarmendu ziren guztien gainetik. Azkenean, Azkoitiko Triatloi taldearentzat izan zen garaipena. Azkoitiarrek 2:13:37 osatu zituzten 100 metroko ehun erreleboak. Hau izan zen sailkapen ofiziala:

 

1.- Azkoitri Triatloi Kluba: 2h 13min 37seg (1:20/100m)

2.- Antxintxika Triatloi Taldea: 2h 14min 19seg (1:20/100m)

3.- Tolosako Triatloi Taldea: 2h 18min XXseg (1:22/100m)

4.- Oñatiko Triatloi Taldea: 2h 21min 21seg (1:24/100m)

5.- Triku: mujeres triatletas: *azken erreleboa taldekide guztiek batera egin zuten.

 

Orokorrean, antolatzaileak balorazio oso positiboa egin zuten. «Txapelketa eta lehiaren gainetik politena, horrenbeste jende elkartu izana eta gure artean sortu den giroa izan da» zioen proba amaieran Oñati Triatloi taldeko kide batek. Erronka amaitu ostean, igerilekuan galdutako energiak berreskuratu asmoz, Pago Usoko elkartera joan ziren lehiakide guztiak afari-merienda eder batekin festa borobiltzera.

 

[ARGAZKI GALERIA]

Taldeak lehian, atzo arratsaldeko txapelketan.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.