Atletismoa

Atletismoa
2014-12-10 09:41:29
Denboraldiko bigarren garaipena izan da
Yeray Varela garaile, Durangoko Joseba Jakaren oroimenezkoan

Yeray Varela korrikalari oñatiarrak sasoiko jarraitzen du. Azaro amaieran Azkoitiko Herri Lasterketa irabazi ostean, oraingo honetan Bizkaia aldean jantzi du denboraldiko bigarren txapela. Astelehen goizean Durangoko Joseba Jakaren oroimenezko lasterketa, irabazi baitzuen.

 

Jakaren oroimenezko 12. edizioak 300 korrikalaritik gora bildu zituen astelehenean Durangon eta Yeray Varela eta Aiora Jaka izan ziren lasterketako protagonista nagusiak. Sei kilometroko ibilbidean zehar, euri jasa handia pairatu behar izan zuten parte-hartzaile guztiek. Gizonezkoen artean, Varelak nagusitasun osoz irabazi zuen. Proba hasieratik jarri zen tropeletik tiraka eta bigarren kilometrorako, bakar-bakarrik zegoen dagoeneko lasterketa buruan. 17:22 osatu zituen lanak Varelak eta bere atzetik, Ekaitz Kortazar (17:42) eta Julen Ozaeta (17:45) iritsi ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

 

Emakumezkoetan berriz garaipena, Aiora Jaka donostiarrarentzat izan zen. Omenaldia jaso zuenaren alabak, 21:58 kronoan zeharkatu zuen helmuga arrastoa. Podiumeko bigarren eta hirugarren postuak, Irene Loizate (22:03) eta Eider Gorritxategirentzat (22:16) izan ziren.

 

Tenperatura eta giro makurra egon zen arren, Durangoko azokara hurbildu zen jende ugari inguratu zen korrikalariak animatu eta berotzera.

 

Varela eta saritu guztiak elkarrekin. Argazkia: Anboto.org

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.