Besteak

Besteak
2014-11-26 07:18:05
Oñatiko Udalak eta Urgain Herri Eskolak hitzarmena sinatu dute
Errekaldeko kirol gunea erabilgarri egongo da herritar guztientzako, eskola orduetatik kanpo

Oñatiko Udalak eta Errekaldeko Herri Eskolak hitzarmena sinatuko dute eskolan dauden jolastokia eta kirol gunea, eskola orduetatik kanpo, herritarrei zabaltzeko. Abenduaren 1etik aurrera jarriko da indarrean akordio berria. Insataluntzaren ordutegi eta arauetan, hainbat berrikuntza egongo dira.

 

Gaur egun, Errekaldeko eskolak bi sarbide nagusi ditu. Aurrekaldeko sarrera nagusia eta albo batean kontserjearen etxe ondoan dagoena. Txikiagoak diren arren, uneotan ikastetxeak buelta osoan duen burdinazko itxituran, beste ate eta leihatila txiki batzuk ere baditu. Hitzarmen berri honen ondoren, azken sarbide horiek itxi egingo dira.

 

Hemendik aurrera eskolako jolasgunerako ate nagusietako bat, jaiegun, asteburu eta eskolako opor egunetan ireki egingo da. Beti ere, ordutegi jakin batean. Horrela, aisialdi gunearen erabilera, mistoa izango da aurrerantzean. Ikasturtean zehar eskola egun eta ordutan, Urgain eskolak izango du jolas-gunea erabiltzeko lehentasuna, baina gainontzeko egunetan, gunearen erabilera komunitarioa izango da. Bereziki Errekalde auzoko biztanleei aisialdi gune hori irekiz.

 

Ordutegi finkoak eta ardurak

Eskolako zuzendaritzak eta Udalak zehaztu duten hitzarmenaren arabera, irailetik uztailera, goizeko 9etatik arratsaldeko 6etara, Errekalde Herri Eskolak erabiliko ditu instalazioak. Ikasturtean zehar baina, arratsaldeko 6etatik gaueko 9etara berriz, aisialdi guneak erabilera publikoa izango du. Eta hala izango da, asteburu, jaiegun eta eskolako opor egunetan. Egun hauetan goizeko 10:30etik arratsaldeko 8etarako zabalduko baita.

 

Herri eskolako aisialdi gunea publikora zabaltzen denean ez du zaintza berezirik izango. Horretxegatik, segurtasuna bermatzeko, gunea ireki eta ixteko arduradunak izendatu dira. Bide batez, erabilera eta mantentze gastuen ardura ere zehaztu delarik. Irailetik abuztura bitartean, astegunetan, Herri Eskolako zaintzaileak zabaldu eta itxiko ditu instalazioak eta berea izango da espazioaren segurtasunaren ardura. Eraikinaren zaintzailearen oporraldietan, asteburu eta jai egunetan berriz, udaltzainak arduratuko dira instalazioetaz.

 

Gunearen erabilera egokia bermatzeak eragingo dituen gastuak berriz, Udalak hartuko ditu bere gain. Hiri-altzari, itxiturak eta bestelakoen mantenu gastuak eta narrak kendu eta gunearen garbiketa gastuak ere, Udalaren kontura izango dira. Esan, Udalak, erantzukizun zibileko asegurua egingo duela.

Errekaldeko jolasgunearen panoramika. Argazkia: Urgain.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.