San Migel jaien etorrerarekin batera, azken asteetan Oñatiko pilota txapelketa jokatu da plazako frontoi zaharrean. Astearte arratsaldean jokatu zen final nagusia eta bertan, Jokin Leibar-Julen Aranburu bikoteak, 22-13 irabazi zion Josu Lizarralde-Eneko Arabaolaza bikoteari.
40 bat pilotarik (20 bikote) eman dute izena aurten, herri mailako pilota txapelketan. Azken urtean baino partehartzaile gehiago bildu ditu aurtengoak. Bi astez, kanporaketa ezberdinak jokatu dira eta hauek gainditu zituzten pilotari onenek, pasaden astearte arratsean jokatu zen final nagusia. Eguraldi txarraren eraginez, partida Zubikoako frontoian jokatu behar izan zen.
Finalean, Jokin Leibar-Julen Aranburu bikoteak, Josu Lizarralde-Eneko Arabaolaza mendean hartu zuen 22-13 emaitzarekin. Lehia polita eskaini zuten lau pilotariek eta kantxan ikusitakoaren arabera, Leibar-Aranburu bikoteak merezimendu osoz irabazi zuen aurtengo txapelketa.