Besteak

Besteak
2014-09-30 20:18:36
25 partehartzaile izan ziren lehian
I. Txantxiku Txoko Golf Txapelketa jokatu zen ostiralean, Ireloren

Ostiral arratsaldean I. Txantxiku Txoko txapelketa jokatu zen Oñatiko Ireloreko golf zelaian. Zelai ezberdinetan ari diren herritarren arteko lehia izan zen eta parte hartzaile guztien artean onenak, Manttoni Arcelus eta Juan Ignacio Arana izan ziren.

 

Ireloreko golf zelaiak txapelketa berri bat estreinatu zuen pasaden ostiralean. Jakinekoa da, pixkanaka-pixkanaka geroz eta herritar gehiago ari direla Golfa praktikatzen. Guztiak egun baten Oñatiko golf zelaian elkartzeko asmoarekin, antolatu zen aipatu txapelketa.

 

Herri mailako txapelketaren aurreneko edizioa, arratsaldeko 15:30 hasi zen eta guztira, 25 golf jokalari bildu ziren ireloreko berdegunean. Pitch & Putt modalitatean jokatu zen txapelketa eta Manttoni Arcelus emakumezkoetan eta Juan Ignacio Arana gizonezkoetan, izan ziren onenak.

Hiru jokalari, txapelketako une batean. Argazkia: Irelore.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.