Saskibaloia

Saskibaloia
2014-09-30 20:00:53
Eibarren egindako saio bereziko gonbidatuetako bat izan zen
Asier De la Iglesia saskibaloi jokalaria, El Larguero irratsaio ezagunean elkarrizketatu zuten atzo iluntzean

Natra Oñati Aloña Mendi saskibaloi saileko Asier De la Iglesiaren kasuak zeresan handia ematen jarraitzen du estatu mailako komunikabide nagusienetan. Duela bi urte, Esklerosi Anizkoitza antzeman zioten Zumarragako jokalariari eta orduz geroztik, gaixotasunari irrifarre batekin aurre egin izanagaitik, egin da ezagun estatu mailan. Atzo iluntzean Jose Ramon de la Morena kazetari ezagunaren "El Larguero" irratsaioan elkarrizketatu zuten.

 

Ser irrati kateak, programa berezia egin zuen atzo iluntzean Eibarrren. Talde armagina lehen mailara igo dela aprobetxatuz, "El Larguero" saioa, Eibarko Coliseum-era eraman nahi izan zuten. Programa osatzeko, Eibar taldeko hainbat ordezkari (jokalari, entrenatzaile...) eramateaz gain, Gipuzkoako beste hainbat kirolari ezagun ere elkarrizketatu zituzten. Alberto Iñurrategi, Aritz Aranburu eta Natra Oñati taldeko Asier De la Iglesia jokalaria, esate baterako.

 

Irrifarrea beti ahoan

Esklerosi Anizkoitza antzeman ziotenetik, gaixotasunari aurre egiteko izan duen jarrera positiboagaitik egin da ezagun De la Iglesia. Bere aurpegira begiratuz gero, ahoan marrazten duen irrifarre alaiak zer pentsa ematen du. Momentu gogorrenei ere, irrifarre batez aurre egiten dien horietakoa dugu Asier (ikus bideoa).

 

Atzoko elkarrizketak, sekulako ohiartzuna izan du estatu mailan eta Eibarko Coliseuma bete zuten zale guztiak ere, aho zabalik utzi zituen De la Iglesiak. Bi urte hauetan Esklerosi Anizkoitzari aurre nola egin dion azaltzeaz gain, etorkizunera begira dituen proiektu eta asmoetaz aritu zen Jose Ramon de la Morena kazetari ezagunarekin.

 

Hemen daukazue entzungai, atzoko elkarrizketa:

De la Morena eta De la Iglesia atzoko elkarrizketan zehar.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.