Txirrindularitza

Txirrindularitza
2014-09-11 10:59:13
7 ETAPATAN EGIN ZUTEN BIDAIA JUAN CRUZ URTAZA ETA LEIRE GUENETXEAK
Oñatitik Benidorrera, bizikletaz

Oñatin bada udako oporraldia kirola egiteko aprobetxatu duen herritarrik. Eta hautaketa hori egin dutenen artean, atentzioa eman digu Juan Cruz Urtaza eta Leire Guenetxea bikotearen kasuak. Abuztu hasieran, errepideko bizikleta hartu eta Oñatitik Benidorrera joan baitziren.

 

Oporrak eta atsedena sinonimo dira pertsona askorentzat. Baina bada, uda garaiak eskaintzen duen denbora librea, jarduera fisikoa egitera bideratzen duenik. Juan Cruz Urtaza "Kutxo" eta Leire Guenetxea bikotearen kasua, esaterako. Urte dexente daramatza bikoteak, abuztuko egunetan kirolari lotutako planak eginez. Azken urteetan bizikleta garraiobide hartuz, hainbat abentura ezberdinetan murgildu dira. Azkena, abuztu hasieran egindakoa. Oñatitik Benidorrera, errepideko bizikletaz.

 

7 etapa, 866 kilometro

Aurtengoa ez da Benidorrera bizikletaz joan diren aurreneko aldia izan, baina abuztuko bidaiak izan du berezitasunik. Aurrez ere Benidorrera bizikletan joandakoak dira Urtaza eta Guenetxea, baina kasu honetan errepideko bizikletaz egin dute bidaia guztia. "Beste urteetan beti mendiko bizikletaz mugitu gara eta gogoa geneukan errepidekoa hartu, eta horrelako zerbait egiteko".

 

Abuztuaren 2an irten ziren Oñatitik eta 7 etapa egin ostean, 9an iritsi ziren Benidorrera. Guztira 866 kilometro egin dituzte. "Oso bidaia polita izan da. Leku mordoxka bat ezagutu ditugu. Bidean gorabeheraren bat izan genuen, baina orokorrean dena oso ondo irten zitzaigun". Atzo eguerdian, Oñati Irratiko kirolaren txokotik pasa ziren eta bidaian zehar bizi izandakoak kontatu zituzten.

 

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

Urtaza eta Guenetxea, Benidorrera iritsi berri. Argazkia: Leire Guenetxea.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.