Besteak

Besteak
2014-09-02 11:10:51
Denboraldiko azken txanpan sartuta dago
Mikel Ugarte irabazle, Zizurko akuatloian

Mikel Ugarte oñatiarrak lasterketa bikaina osatu zuen igandean Zizur Nagusiko II. Trizurko akuatloian. Probako gizonik azkarrena izan zen. Bere ezaugarrietara oso ondo egokitzen den diziplina da Akuatloia eta uztailean Euskadiko txapelketan lorturiko brontzezko dominari, oraingo honetan, garaipen bat gehitu dio Mikelek.

 

Distantzia motzeko proba izan zen igandekoa. 2,5 km. korrika egin ostean, 900 m. igeri eta amaitzeko beste 2,5 km. korrika egin behar izan zuten kirolari guztiek. Hala ere, probaren ezaugarriak oso gogorrak dira, izan ere, tankera honetako lehiaketek oso erritmo bizian lehiatzen baitira.

 

Mikel Ugartek oso ondo menperantzen ditu bai korrika eta batez ere igeriketako modalitateak, baina Zizurkoa ez zen garaipen erraza izan. Korrikan, 1200 metro pasatxoko zirkuitu bati, bi itzulia eman behar izan zioten aurrena. Lehen sektorean, Ugarte izan zen indartsuena eta igeriketako partzialera, lasterketako lider bezala sartu zen.

 

Uretan bakarrik joan zen metrorik gehienetan. Baina momentu oro atzetik laukote bat oso indartsu zetorren. Hori horrela, igeriketako sektora amaitu baino metro batzuk lehenago, Miguel Echeniquek oñatiarra harrapatu eta elkarrekin irten ziren uretatik.

 

Erreakzio bikaina azken sektorean

Hala ere, Ugarte gehiago zela agerian gelditu zen. Izan ere, trantsizioan dagoeneko 10 bat segunduko abantailaz irten zen korrika egitera eta hemen ere goitik behera nagusitu zen helmugara iritsi bitartean. Mikelek 30:16 behar izan zituen helmuga arrastoa gainditzeko eta denbora horri esker, garaipena lortu zuen. Sailkapeneko bigarren eta hirugarren postuan, Miguel Echenique (31:04) eta Nicolas Careaga (32:11) helmugaratu ziren, hurrenez hurren. Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Larunbatean Euskadiko triatloi txapelketa

Denboraldia amaitzeko 2-3 proba besterik ez dira gelditzen eta Ugartek, egutegian gorriz markaturik duen hurrengo erronka, larunbat honetako Zumaiako triatloia da. Euskadiko sprint txapelketa izango da. 750 metro igeri, 20 km. bizikleta eta 5 km korrikan lehiatuko da eta Mikelen helburua, bere kategorian "garaipenetik gertu ibiltzea" izango da. Hala ere, zirkuituko kirolari onenekin elkartuko dela kontutan hartuta, "erronka zaila" izango dela ere aitortu digu triatleta txantxikuarrak.

 

Udan entrenatzen aritu da Ugarte. Zizurko akuatloiaz gain, Errioxan, Iruñean eta Nojan ere, hainbat proba egin ditu eta OK Magazineari adierazi dionez, sasoi puntu honean iritsiko da Zumaiako hitzordura.

Mikel Ugarte, Zizurreko podiumean sariarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.