Eskubaloia

Eskubaloia
2014-07-14 12:24:13
Helsinkin (Finlandia) hiru lagunarteko jokatuko ditu datorren astean
Alaitz Lazkanoiturburuk Espainiako selekzioarekin jokatuko du

Alaitz Lazkanoiturburuk ginda zoragarria jarri dio aurtengo denboraldiari. Pasaden astean zehar, Espainiako aurre-selekzioaz Sorian kontzentratuta egon ostean, estatuko infantil mailako 16 jokalari onenen zerrendan sartu dute. Datorren astean, Finlandiara joango da Espainiako selekzioaz hiru lagunarteko jokatzera.

 

Pasaden astelehenetik ostiralera arte, lan saio eta proba ezberdinak egin zituzten Sorian eginiko kontzentrazioan. Proba guztietan emandako maila altua ikusirik, Espainiako hautatzaileak, Finlandiara joango diren azken zerrendan sartu du Lazkanoiturburu. Estatu osoko infantil mailako 40 jokalari onenak elkartu dira kontzentrazioan eta hautaketa egin ostean, 16 onenak soilik gelditu dira. Tartean, Aloña Mendiko jokalari oñatiarra.

 

Amets bat

14 urteko jokalari oñatiarrak amets bat beteko du deialdi onekin. Pasaden astean Oñati Irratian azaldu zuen moduan, ez zuen espero azken zerrendan egotea eta horregaitik, Finlandiara joatekotan, amets bat beteko lukela adierazi zuen. Asteburuan etxera bueltan etorri bada ere, egun gutxi batzuk emango ditu Lazkanoiturburuk Oñatin.

 

Izan ere, konturatu orduko, maletak berriz egin beharko ditu. Uztailaren 23an Getafen elkartuko dira. Bertan lan saio bat egin eta gaua estatuko hiriburuan pasatu ostean, uztailaren 24an goizean abiatuko dira Finlandiara. Uztailaren 25etik 27ra bitartean, hiru lagunarteko jokatuko dituzte Helsinkin.

 

Hemen daukazue Espainiako federakuntzaren deialdi ofizialaren prentsa-agiria.

Alaitz Lazkanoiturburu Zubikoan, Aloña Mendiko elastikoarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.