Mendia

Mendia
2014-07-01 11:50:12
Denboraldiko lehen garaipena izan da
Iokin Garai irabazle, Sobrarbeko ultra trailean

Pasaden larunbatean Sobrarbeko Ultra Trailaren VI. edizioa ospatu zen Ainsan (Huesca). Estatu osoko 26 probintzia ezberdinetako eta beste lau herrialdetako 500 korrikalarik eman zuten izena aurtengo edizioan. Distantzia ezberdinetako probak egiteko aukera zegoen (maratoia, maratoi erdia, duatloia...) baina zalantzarik gabe proba ikusgarriena 66 km eta 3378 metroko gorabehera zeukan ultra traila zen. Azken honetan, probako gizonik azkarrena Iokin Garai Oñatiarra izan zen.

 

Garaipena eskuratu bazuen ere, proba nahiko konplexua izan zen Garaientzat. Lehen kilometroetan, Pedro Etxeberria zumaiarrak erritmo bizia ezarri zuen lasterketa buruan. Lehen kilometroetarako, abantaila hartu zuen zumaiarrak. Garaiek berriz, ez zuen Etxeberriaren erritmoa jarraitu nahi izan, bazekien eta gerora kilometroak luze egin zitezkeela. Hori horrela, azken asteetan erakutsi duen erritmoa bereganatu eta poliki-poliki sailkapeneko lehen postu horietara hurbiltzen hasi zen.

 

Pedro Etxeberria galduta ibili zela aprobetxatuz, lehen kontrol gunera lasterketa buruan iritsi zen Garai. Harrituta, baina era berean indartsu zegoela ikusirik erritmoa mantendu eta atzetik zetorren bigarren sailkatuari 30 minutu inguruko tartea ere zabaldu zion Jokinek. Lasterketa erdia osatuta eta garaipenerako aukera askorekin iritsi zen 40. kilometro ingurura.

 

40. kilometroan galduta

Dena aldeko zegoenean, 40. kilometro inguruan eguneko zailtasuna iritsi zen. Lasterketa buru, bakar-bakarrik zihoala, zirkuituan galdu egin zen oñatiarra. Aurrez zumaiarrak izan zuen arazo berbera izan zuen Jokinek eta kilometro dexente noraezean ibili ostean, zoritxarrez, aurrez hartu zuen abantaila guztia galdu zuen. 43. kilometroko kontrolean beste dozena erdi korrikalarirekin elkartu zen berriz ere (Pedro Etxeberria tarteko).

 

Hortik aurrerako kilometroak elkarrekin egin zituzten Etxeberria eta Garaik. Hasierako kilometroak beste laukotearekin egin bazituzten ere, 46. kilometrotik aurrera lasterketa buruan jarri ziren nabarmen berriz ere, zumaiarra eta oñatiarra. Azken kilometroak elkarrekin egin zituzten.

 

Goranzkoan, Etxeberriak abantaila hartzen zuen eta beheranzkoan berriz, Garaik harrapatu egiten zuen zumaiarra. Hori ikusirik, helmugara elkarrekin iristea erabaki zuten. Kirolzaletasun keinu dotorea eskainiz, biak ala biak eskutik helduta iritsi ziren helmuga puntura. Hala ere, txip-ak horrela markatu zuenez, azken garaipena oñatiarrarentzat izan zen. Iokin eta Pedroren denbora 7:30:21 izan zen.

 

Sailkapen ofizialak hemen.

 

G2H denboraldia amaitzeko

Denboraldi bikaina osatzen ari da Iokin Garai azken bi urteotan. Bere kirol ibilbideko lehen garaipena, iaz lortu zuen Montan Aspe lasterketan. Hainbat probatan lehen postuetan ibili ostean, ekainaren 15ean hirugarren postua lortu zuen Hiru Haundiak proba entzutetsuan. Orain berriz, denboraldiko bere lehen garaipena lortu berritan, ilusioz ekingo dio urteko bere azken erronkari. Izan ere, uztailaren 11an G2H proban lehiatu ostean amaituko baitu aurtengo denboraldia Kulumsport taldeko txantxikuarrak.

 

Hemen dituzue Iokin Garai oñatiarrak, helmugara iritsi ahalaz bat, bertako komunikabide bati eginiko adierazpenak:

 

Iokin Garai eta Pedro Etxeberria probako une batean. Argazkia: J.M. Lafuerza

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.