Mendia

Mendia
2014-06-16 21:21:28
100 kilometrotako proba entzutetsua asteburuan jokatu da
Iokin Garai hirugarren, Hiru Handiak mendi zeharkaldian

Asteburuan, Hiru Haundiak mendi zeharkaldiaren XIX. edizioa jokatu da. Euskal Herrian dagoen zeharkaldirik gogorrenetarikoan (100 km. eta 5,126 m.-ko desnibel positiboa), Silvia Trigueros eta Javi Domingues gasteiztarra izan dira azkarrenak. Aipatzekoa izan da, Iokin Garai oñatiarrak lortutako hirugarren postua.

 

Hiru Haundiak mendi zeharkaldia Gasteizko Manuel Iradier ibiltari taldeak antolatzen du 1986. urtetik. Lehenengo 10 edizioak urtero burutu ziren, baina gerora, bi urtean behin antolatzen den mendi proba gogor bezain erakargarria da. Aurten 1725 parte hartzaile izan dira guztira eta 1100 lasterkari inguruk soilik lortu zuten Araiako helmugara iristea.

 

Jokin Garai oñatiarra hirugarren

Javi Dominguez gasteiztarra (11:00:15) eta Silvia Trigueros bizkaitarra (12:48:22) izan dira aurtengo edizioko atletarik azkarrenak. Gizonezkoetan baina, goraipatzekoa da Iokin Garai oñatiarrak egindako lasterketa. Hirugarren postuan amaitu zuen zeharkaldia 11:16:46ko denborarekin. Emakumezkoetan berriz, Maite Anton izan zen herriko ordezkaririk azkarrena. 19. postua lortu zuen sailkapen orokorrean, 18:49:07 denbora eginda. Duela gutxi amaitu berri den Oñati Irratiko kirol tarte nagusian, Garairekin hitz egiteko aukera izan dute. Hona hemen bere adierazpenak:

 

 

Oñatiar ugari

Beste hainbat probatan gertatzen den bezala, Hiru Handiak lasterketan ere, txantxikuarren presentzia nabarmena izan zen. Aurtengo edizioan zifra zehatzik ez badigute konfirmatu ere, partehartzaile kopurua 30 inguruan ibili dela esan genezake. Bejon deizuela guztiei!!

 

Sailkapen ofizialak hemen.

Iokin Garai, helmugan aita besarkatzen. Fotograma: Arteman.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.