Futbola

Futbola
2014-05-22 13:04:49
20 urte bete dira gaur Heriz-eko garaipen historikotik
Aloña Mendi hirugarren mailara!!

1994ko maiatzaren 22, Heriz Futbol Zelaia (Donostia)

Danak: Izaguirre, Lara, Gil, Lizaso, Odriozola, Mungia, Goñi (Pruden 57´), Goikoetxea, Custardoi, Josean (Urkiola 57´) eta Jauregi.


Aloña Mendi: Unamuno, Agirre, Sierra, Murguzur, Abaunz, Uriarte, García, Elguero, Jausoro, Oleaga (Mateos 72´), eta Arregi (Odriozola 84´).


Epailea: Azpiroz jaunak zuzendu zuen partida. Hegaletan Barace eta Martinez izan zituen laguntzaile. Bi txartel hori atera zizkien Oñatiarrei eta bakarra etxekoeoi.


Golak: 1-0 27´ (Goikoetxea). 1-1 34´(Arregi). 1-2 35´(Jausoro).


Mailaz jaisteko arriskua eta hirugarren mailarako igoera lehian zuten bi talderen arteko norgehiakoka jokuan Donostiako Heriz-eko futbol zelaian. Ligako azken-aurreko jardunaldia. Partida sutsua izan zen. 9. Minuturuako Danak taldeak partiduko lehen abisua eman zuen, baloia Unamunok zaintzen zuen ateko zutoinera bidaliz. Oñatiarrak ez ziren kikildu eta 15. minuturako, partidako lehen aukera garbia izan zuten. Txantxikuarrak, joku ona eta aukerak sortzen ari ziren arren, partidua maldan gora jarri zitzaien gorritxoei.

 

Etxekoek korner jaurtiketa bat motzean atera eta Goikoetxeak Unamunoren atea zulatu zuen. 1-0 (27. minutua). Kolpe gogorra izan zen Aloñarentzat, baina San Vicente eta Azpiazuren mutilek gogotsu jarraitu zuten berdinketaren bila. 34. minuturako Xabi Arregik, berdinketaren gola sartu zuen. Hori gutxi balitz, hurrengo minutun Iker Jausorok 1-2 ezarri zuen eta Herizera hurbildutako 200 zaleek eztanda egin zuten. 1-2 aurretik zen Aloña atsedenaldirako. Ametsa gertuago ikusten zuten oñatiarrek.

 

Atsedenaldiaren ostean, Danak taldeak urduritasun momentu ugari izan zituen. Hala ere, bi ateetan ikusi ziren gol aukerak. Garbiena Aloñak izan zuen 87. minutuan. Anartz Murguzurrek penalti jaurtiketa bat hutsegin zuen. Izagirre atezainak ondo igerri zion asmoa eta gelditu egin zuen. Zorionez, hortik partida amaiera arte ez zen markagailua gehiago mugitu eta Aloñak matematikoki historian aurrenekoz, hirugarren mailarako igoera lortu zuen.

 

Zaleen inbasioa

Epaileak partidu amaiera adieraztearekin batera, Oñatitik Donostiara joan ziren zaletu guztiek (200 inguru) zelaira salto egin zuten. Jokalariak besarkatu eta guztiak zelai erdian gelditu ziren garaipena eta igoera ospatzen.

 

Txanponaren beste aldea berriz, Danak-eko jokalari eta zaleen aurpegian zegoen. Partida polit bat jokatu arren, txantxikuarren aurkako porrotak Regionalera bidali baitzuen talde Donostiarra.

 

Partida osteko talde argazki historikoa. Argazkia: Kontzejupetik.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.