Igeriketa

Igeriketa
2013-07-30 17:03:53
Pontevedran jokatu da txapelketa Uztailaren 23tik 26ra bitartean
Gustora itzuli da Nerea Diaz Espainiako txapelketatik

Herriko kirolari gehienek beraien denboraldiak aspaldi amaitu zituzten arren, badago oraindik 2012/2013 ikasturtea amaitu berri duen kirolaririk. Nerea Diaz igerilari gazteak, pasaden astean amaitu zuen aurtengo denboraldia. Irailean hasi eta uztaila amaiera arte, 11 hile luze iraun ditu Diazen denboraldiak.

 

Ez da erraza ia urtebeteko denboraldi luze bati aurre egitea. Are gehiago, eskolarte mailatik maila federatu batera pasa ostean, baina Nerea Diazek oso denboraldi txukuna osatu du aurtengoan. Zirkuituko ohiko txapelketak, Gipuzkoakoak, Euskal Herrikoak...eta amaitzeko pasaden astean, Pontevedrako Espainiako txapelketan lan txukuna eginaz, agurtu berri du denboraldia.

 

13 urteko igerilari gaztea da Diaz. Eta pasaden astean, Uztailaren 23tik 26ra infantil mailako Espainiako txapelketan aritu den Aloña Mendiko ordezkari bakarra izan da. Nereak hiru probetan parte hartu zuen. 100 eta 200 bizkar eta 50 librean.

 

100 bizkarrean (1:14:89), 200 bizkarrean (2:40:28) eta 50 librean (30:24) izan ziren bere markak. Aurreneko proba izan zen bere probarik onena. Lehena izateaz gain, oso ondo igeri zuen aurkari oso gogorren aurka. Gainontzeko bi probetan berriz, gustora gelditu zen arren, aurreko egunetako nekea eta bereziki 50 metroko igerileku baten aritu izana, asko igerri zuen Diazek. Hala ere, maila honetako lehen esperientzia izanik, partehartze eta irakurketa positiboa egiten du Xabier Infante entrenatzaileak.

 

Orain berriz, abuztuan, itsas-zeharkaldi batzuetan parte hartzeko asmoa azaldu duen arren, merezitako atsedena hartuko du Nereak. Hilabete eskas bat izango du atsedenerako, izan ere Iraila etortzearekin batera, abian jarriko du denboraldi berria igeriketa sailak.

Nerea, Artza eta familiako kideak Pontevedran.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.