Triatloia

Triatloia
2018-04-05 14:18:18
BEÑAT ORMAETXEA ETA AINHIZE BARRAINKUA ASKIZUKO EGONALDIAN IZAN DIRA
Aloña Mendiko kideak Gipuzkoako triatloi federazioaren teknifikazio saioan

Beñat Ormaetxea eta Ainhize Barrainkua Aloña Mendiko triatleta gazteak Gipuzkoako Federazioak antolatu duen teknifikazio saioan izan berri dira. Pasaden astean zehar, Euskal Autonomi Erkidegoko 18 triatletarekin aritu dira lanean Askizun (Getaria) eta lan-saio ezberdinak egiteaz gain, bestelako formazio osagarria ere jaso zuten kirolariek.

 

Aste Santuetako jai egunak baliatuz, bi eguneko egonaldi berezia egin zuen Gipuzkoako Triatloi Federazioak Getarian. Ostegun eta ostiralean zehar, etenik gabeko programa izan zuten kirolariek. Triatloia hobeto ezagutu asmoz, igeri, bizikleta edota lasterkako entrenamendu ezberdinak egiteaz gain, bestelako jarduera bereziak ere burutu zituzten. Entrenamentuei dagokienez, lehenengo egunean igeriketa eta bizikletan aritu ziren eta bigarren eguna, korrikako saioa egiteko aprobetxatu zuten.

 

Euskadiko Triatloi Federazioko zuzendaritza teknikoko kide Marta San Martin eta Javier Berasateguik eman zituzten araudiaren azalpenak eta egonaldiaren koordinazioa, Iban Perez oñatiarra buru duen Gipuzkoako federazioko lan-taldeak eraman du.

Ormaetxea eta Barrainkua Askizun egindako saio batean. Argazkiak:

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.