Igeriketa

Igeriketa
2018-03-20 11:01:54
DIAZEK ZILARREZKOA 100 BIZKARREAN ETA REDINEK BRONTZEA 100 ETA 200EAN
Hiru domina lortu dituzte Diaz eta Redinek, Euskal Herriko txapelketan

Larunbat eta igandean zehar, igeriketako Euskal Herriko Neguko txapelketa jokatu da Iruñean. Junior, absolutu eta igeriketa egokituko probak Amayako 50 metroko igerilekuan ospatu dira eta Aloña Mendiko ordezkarien artean, Nerea Diaz eta Ainhoa Redin izan dira onenak. Bizkar erakoan, lehenak zilarrezko domina bat lortu zuen eta bigarrenak, brontzezko bi.

 

Orokorrean «lan ona» eginda itzuli dira Aloña Mendiko igerilariak, neguko Euskal Herriko igeriketa txapelketatik. Talde oñatiarrak bederatzi lehiakide eraman zituen neguko hitzordu garrantzitsuenera: Nerea Diaz, Ainhoa Redin, Josu Barrena, Aitor Diaz, Aitor Tatiegi, Edgar Arevalo, Sara Isasisasmendi, Maria Murgiondo eta Iñaki Guridi. Proba eta distantzia ezberdinetan lehiatzeaz gain, erreleboetan ere aritu ziren. Igerileku luzea izateak, zailtasuna zekarren baina gehientsuenen kasuan, ondo egokitu ziren igerileku berezi horretara. Eta Artzak onartu digunez, «pozik egoteko» moduko markak egin zituzten.

 

Dominak lortzea helburu garrantzitsuena izan gabe (marka pertsonalak hobetzea da aurreneko lana), kasu honetan ere, hiru sari lortzeko gai izan ziren Nerea Diaz eta Ainhoa Redin. Diaz Euskal Herriko azpitxapelduna izan zen 200 bizkarrean. 02:32:48 kronoarekin, irabazlearengatik zazpi segundutara gelditu zen eta urtetik urtera, adinean gora joan ahala, dominak lortzea «geroz eta konplexuagoa» dela onartuta, lortutakoarekin «pozik» dagoela onartu digu.

 

Redinek ostera, brontzezko zilar bana kolkoratu zituen bizkar erako bi probetan. 100 metrokoan (01:10:64), kategoriako hirugarren igerilari onena izan zen eta 200ean (02:34:00), postu berbera errepikatu zuen. Ainhoa ere «gustora» gelditu da Iruñean egindako lanarekin.

Diaz eta Redin, asteburuan irabazi dituzten dominekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.