Futbola

Futbola
2018-03-19 18:12:44
5-0 MENPERATU ZUEN ATZO ORDIZIA ETA HIRUGARREN POSTURA IGO DA
Gol festa, igoera postuetara apur bat gehiago gerturatzeko

Garrantzia handiko sei puntu lortu ditu errenkadan, gizonezkoen Erregional Preferente mailako taldeak. Pasaden astean Tolosari azken unean lapurtutako hiru puntuek, morala eman diote Urzelairen taldeari eta atzo arratsaldean, arazorik gabe (5-0) gainditu zuen Ordizia, Azkoagainen. Eibar liderraren berdinketak, eta Elgoibarren porrotak gainera, gehiago estutu du sailkapen burua.

 

Hamabost egun nahikoa izan ditu Aloñak, azken bi hilabeteetan gainean zeraman zama arintzeko. Depresio egoeran zegoen taldeak, sekulako pisua kendu zuen pasaden astean Tolosa menperatuta eta garaipen horrek eman zuen morala, handia izan zen. Atzo arratsaldean beste Aloña bat ikusi baikenuen Azkoagaineko berdegunean. Ordizia sailkapeneko azken postuan zegoen taldea izan arren, lehen itzulian berdinketa lortzeko gai izan zen talde txantxikuarraren aurka eta ikasgai hori baliatuz, lehen minututik, garaipenaren bila zelairatu ziren Urzelairen mutilak.

 

Hori horrela, hirugarren minutua bete orduko lehen urratsa eman zuen Aloñak, Xabier Irizarrek area ertzetik egindako jaurtiketa bikain batekin. Gol horren ostean ordiziarrak berdinketa lortzen saiatu ziren, baina  zorionez, ez zuten Mikel Aginagalderen ate aurrean asmatu. Aloñakoek, ordea, jokoan nagusitasuna handia erakutsi zuten eta atsedenaldira iritsi orduko, Asier Ugarte eta Mikel Palaciosen golei esker, 3-0ekoarekin, lehia erabakita utzi zuten. Bada, bigarren zatia, oso lasaia izan zen aspaldiko partez. Jon Ander Kortabarriak eta Unai Gilen golek, 5-0ekoa jarri zuten markagailuan eta neurketa, horrela amaitu zen.

 

Jardunaldi borobila

Jarraian lortutako bigarren garaipena oso garrantzitsua izan da Aloña Mendirentzat. Izan ere, Eibar liderrak, eta atzo arte hirugarren zegoen Elgoibarrek, "kale" egin baitute asteburuan. Armaginek hutsean amaitu zuten Soraluzeren aurkakoa, eta Elgoibarrek 2-1 galdu zuen Beasainen. Honenbestez, sailkapen buruko egoera, zertxobait estutu da. Eibar Urkok jarraitzen du lehen postuan 50 punturekin, Tolosa dago bigarren 48rekin, eta Aloñak, 44 puntu pilatuta, hirugarren postura jauzi egin du atzoko garaipenaren ostean.

 

Sei jardunaldi soilik gelditzen dira liga amaitzeko eta jardunaldi honek agerian utzi du, goiko taldeen artean amaiera arte egongo den borroka ikusgarria. Aste Santuetako geldialdi luzearen aurretik, Bergaran jokatuko du asteburuan Aloña Mendik.

Ugarte, atzoko golegileetako bat. Argazkia: Goiena

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.