Besteak

Besteak
2018-03-14 11:13:08
LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA, APIRILAREN 10EAN AMAITUKO DA
Herriko kirola sustatzeko, 13.000€ banatuko ditu udalak diru laguntzetan

Urteroko legez, Oñatiko Udalak diru laguntza berezia eskainiko die herrian kirol ekintzaren bat burutu nahi dutenei. 2018 honetan, 13.000€-ko partida gorde da horretarako eta interesa dutenek, apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dute beharrezko dokumentazioa, udal bulegoetan.

 

Otsaileko Osoko Bilkuran onartu zen kirol arloko diru laguntzak emateko aurtengo deialdia. Kirol departamentuak bi diru laguntza lerro ditu gai honetan: herriko kirol elkarteek kirola sustatzeko antolatzen dituzten ekintzetarako 3.000 euroko partida batetik, eta ohikoak ez diren kirol jardueretarako beste 10.000 euro bestetik.

 

Ez ohiko kirol jarduerak antolatzeko udal diru laguntza hauek, klub edo kirol elkarte nahiz entitate juridikorik ez duten talde eta partikularrek eskatu ditzakete, egoitza Oñatin badute edota bailaran izanik, gutxienez, kirolarien % 15a Oñatikoak badira edo Oñatin erroldatuta badaude.

 

Kirola sustatzeko diru laguntzak banatzerakoan, taldearen federatu kopurua, kiroldegiko bazkide kopurua, sustapen jardueren antolaketan udal kirol zerbitzuei laguntzea, eskola kirolean lagundu eta parte hartzea, genero berdintasuna eta beste finantzazio bide batzuk lortzeko ahalegina egin izana kontutan hartuko dira. Jasoko den diru laguntza mugatua da, eta gehienera, 1.500 € eskuratu ahal izango dira.

 

Ohiz kanpoko jarduerak

Bigarren diru laguntza lerroa, ohiz kanpoko jarduerak antolatzeko da. Kasu honetan, jasotzen diren eskaerak baloratzeko bederatzi kontzeptu baloratuko dira: kirol jarduerak herrian duen eragina eta herriari egiten dion ekarpena; antolatutako kirol jardueraren historiala eta garrantzia; elkarteak antolakuntza eta ekonomia arloan egindako ahalegina eta diru sarreren eta gastuen arteko oreka; antolaketan erabili edo kudeatutako baliabideak bai azpiegitura aldetik baita giza baliabideen aldetik ere; aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa; ekintzaren iraupena, parte hartze eta kirol maila; emakumezkoen parte hartzea sustatzea; kirol jarduerak antolatzea eskola ume, erretiratu edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan daudenentzat eta azkenik, kirol eta kultur jarduera osagarriak antolatzea.

 

Herriko kirol elkarteek kirola sustatzeko eta kirol arloan ohiz kanpoko jarduerak antolatzeko diru laguntza hauek eskatzeko hilabeteko epea dute, apirilaren 10a arte.

Kirol jarduerak egiteko diru laguntza emango du udalak. Argazkia: Goiena

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.