Besteak

Besteak
2018-03-01 15:46:50
INFANTIL MAILAKO LEHIAKIDE ONENETAKOA IZAN DA ENERITZ OSINAGA
Iparraldeko orientazio ligako azpitxapeldun

2017 urteko iparraldeko orientazio ligako sariak banatu ziren pasaden asteburuan Valladoliden, eta Eneritz Osinaga oñatiarrak, infantil mailako azpitxapeldunaren saria eskuratu zuen. Denboraldi erregularra osatu du Gipuzkoako Orientazio Taldeko txantxikuarrak eta F14 kategorian, urteko bigarren kirolari onena izatea lortu zuen.

 

Asteburuan hasi da 2018 urteko iparraldeko orientazio liga Valladoliden. Aldeamayor de San Martineko herriak hartu zuen lehen proba puntuagarria eta sasoi berriari hasiera ematearekin batera, iazko denboraldiko sariak ere banatu zituzten urteko lehen hitzordu horretan. Kategoriaz-kategoriako errekonozimenduetan, F14 mailan, ligako azpitxapelduna izan da Eneritz Osinaga oñatiarra.

 

Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Valladolid, Leon, Asturias, Burgos eta Sorian jokatu da liga. Guztira bederatzi proba puntuagarri egin ziren eta Osinagak, hainbat proba egin zituen. Eta guztietan erakutsitako erregulartasunari esker lortu du aipatu saria. Aipatu beharra dago, besteak beste, Zalla eta Aiako probetan ere, garaipena lortzeko gai izan zela Oñatikoa.

 

Kirol osoa

Iparrorratzaren laguntzaz mapan agertzen diren markatutako kontrolak ahal den denborarik laburrenean aurkitzea izaten da orientazio proben helburu nagusia. Oso gaztea izan arren, hiru urte daramatza Eneritz Osinagak mundu honetan murgilduta eta aurten, F16 mailara salto egin du.

 

Aipatu beharra dago, Oñatin geroz eta gehiago praktikatzen den kirola dela orientazioarena. Maila federatuan aritzen direnez gain, irailaz geroztik gaztetxoentzako eskola bat ere jarri da martxan. Asier Osinaga arduratzen da koordinazioaz eta astelehenero egiten dute hitzordua 17:00etan institutoko gimnasioan. Osinagak jakinarazi digunez, momentuz talde txiki batekin ari da lanean baina «ateak zabalik daude» interesa duten guztientzat.

Asteburuan jaso du errekonozimendua Eneritz Osinaga oñatiarrak.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.