Eskia

Eskia
2018-02-28 12:55:17
ALTA RUTA PYRENE PROBAN HIRU PODIUM LORTU DITUZTE ASTEBURUAN
Elur gainean ere fin dabiltza Oñatiko eskiatzaileak

Elurra berriz ere herriraino bisitan etorri den honetan, eski lasterketa batek utzitako albiste fresko eta pozgarri baten berri eman beharra daukagu. Izan ere, igandean ospatu zen Alta Ruta Pyrene mendi eski lasterketaren seigarren ekitaldian, Oñatiko hiru eskiatzaile, podiumera igo ziren. Iokin Garai hirugarrena izan zen Iñigo Alzolarekin batera, bikotekako proban eta banakako lasterketa herrikoiean, Gorka Otamendik garaipena, eta Iñaki Arriaranek, bigarren izatea lortu zuten.

 

Negu gogorra ondo baino hobeto aprobetxatzen ari dira herriko eskiatzaileak. Gehiago edo gutxiago entrenatuta, baina lortzen ari diren emaitzak, aipagarriak dira. Adibide garbiena, asteburuan jokatu den Alta Ruta Pyrene mendi eski lasterketan daukagu. Oñatiko hiru ordezkari, modalitate ezberdinetako podiumetara igota ikusi baititugu.

 

Mendi eski lasterketaren seigarren ekitaldia lehiatu zen igandean Isaban. Bikotekako proba nagusiaz gain, beste bi ibilbide ere egin ziren eta A eta B probetan, Oñatiko eskiatzaileak maila bikainean aritu ziren.  A ibilbideak 2000 metroko gora-behera positiboa pilatzen zuen eta ibilbide motzak (B) berriz, 1200 metrokoa. Linzako aterpetxearen ingurune zurituetan aritu ziren lehiakideak eta lasterketan izan ziren eskiatzaile guztien artean, Iokin Garai, Gorka Otamendi eta Iñaki Arriaranek egindakoa azpimarratu nahi dugu.

 

Iokinek, Iñigo Alzola arrasatearrarekin bikote eginez, proba nagusiko hirugarren postua lortu zuen. Angel Prado eta Luis Royo izan ziren garaile (2:43:52) eta podiumeko bigarren postua, Javi Dominguez eta Arkaitz Irureta arabarrentzat (2:49:35) izan zen. Garai eta Alzolak azkenik, 2:57:05an gurutzatu zuten helmuga puntua.

 

Otamendi eta Arriaran nagusi 

B ibilbidean

Lasterketa nagusiaz gain, B izeneko banakako proba herrikoia, eta gazte mailetako kategorietan dauden eskiatzaileentzako C izeneko ibilbideak ere bazeuden aukeran. Banakako proban, Oñatiko ordezkariak nagusitu ziren gizonezkoen sailkapen nagusian. Gorka Otamendi izan baitzen ordezkari onena (2:27:38) eta bere atzetik, Iñaki Arriaran herrikideak lortu zuen bigarren postua (2:34:25). Sailkapen honetako podiuma, Angel Zabalza nafarrak (2:36:43) osatu zuen.

 

Esan beharra dago, Otamendiren kasuan, aurtengoa ez dela proba honetako podiumera igotzen den lehen aldia. Izan ere, duela bi urteko ekitaldian, Jon Altuberekin bikote eginez, A ibilbideko hirugarren postua lortu zuen.

 

Asteburuan Altitoy

Alta Ruta Pyrine amaituta, asteburuan, asko eta askorentzat, neguko hitzordu garrantzitsuena iritsiko da. Izan ere, Pirinioetan, Luz-Sant-Sauveurren, Altitoy lasterketaren ekitaldi berria jokatuko da larunbat eta igandea bitartean. Eta okerrik ezean, Oñatiko ordezkaritza zabala izango da bertan.

Arriaran, Otamendi eta Garai, podiumean. Argazkiak: Alta Ruta Pyrene

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.