Futbola

Futbola
2018-02-14 08:47:01
AUTONOMIEN ARTEKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN JOKATU DU ASTEBURUAN
Elene Guridi oñatiarra, Euskadiko selekzioarekin

Elene Guridi txantxikuarrak, emakumezkoen 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioarekin jokatzeko aukera izan du asteburuan. Autonomien arteko Espainiako txapelketako bigarren faseko partiduak lehiatu dira Kantabrian, eta jokatu dituzten bi partiduak irabazi arren, lauko finaletik kanpo gelditu dira.

 

Zapore gazi-gozoa duten garaipenak lortu dituzte asteburuan, emakumezkoen Euskadiko 18 eta 16 urtez azpiko selekzioek. Autonomien arteko Espainiako txapelketako bigarren faseko lehiak jokatu dira asteburuan, Kantabriako Santa Cruz de Bezana herrian. Eta emaitzak onak izan arren, hurrengo fasetik kanporatuak izan dira. Abenduan, Valentzian jokatu zen lehen fasea eta orduko eta oraingo emaitzak batuta, Euskal selekzioko ordezkariek, ezin izan dute aurrera egin.

 

16 urtez azpiko taldean, Oñatiko jokalari bat ikusteko aukera izan dugu. Elene Guridi txantxikuarrak, Euskadiko selekzioaz debuta egiteko aukera izan du. Aurrez, lagunartekoren bat jokatuta zeukan, baina era honetako fase ofizial batean, estreinekoa izan da asteburukoa.

 

Lehen partiduan Gaztela-Mantxa izan zuten aurkari eta 1-0 emaitzarekin nagusitu ziren euskaldunak. Oñatikoak bigarren zatiko azken 30 minutuak jokatu zituen. Etxekoen aurkako lehia berriz, konplexuagoa izan zen. Kantabriarrak 2-0 aurreratu baitziren. Hala ere, atsedenaldirako, markagailua orekatzea lortu zuten euskaldunek (2-2). Bigarren zatian berriz, aurrera egin, eta beste bi gol gehiago sartuta, 2-4 nagusitu ziren. Kantabriarren aurkakoan, 90 minutuak jokatu zituen Elenek.

 

Esperientzia bikaina

Txapelketatik kanporatu badituzte ere, asteburukoa, «esperientzia oso positiboa» izan dela esan digu txantxikuarrak. «Maila handiko jokalarien aurka» aritzeko aukera izan dute eta aurrera egin ez arren, «ikasten jarraitzeko» baliogarria izango dela onartu digu.

 

Gogoratu beharra dago, egun, Eibarren jokatzen duela Guridik. 15 urte soilik izan arren, Lurralde Mailako seniorrean jokatzen ari da eta besteak beste, iazko urte amaieran, talde armagineko lehen taldearekin debuta egin zuen.

 

Guridi, asteburuko partiduan. Argazkia: Utzitakoa.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.