Mendia

Mendia
2018-01-31 09:02:27
IAZ ORDU GUTXI BATZUETAN BETE ZEN 300 KORRIKALARIENTZAKO INSKRIPZIOA
Oraintxe ireki berri da, Aloñako Igoerako izen-ematea

Duela minutu gutxi ireki da apirilaren 22an jokatuko den Aloñako XIV. Igoeran izena emateko epea. Hasiera batean, bezpera arte zabalik egongo den arren, azken urteetako joera ikusirik, inskripzioa ahal den azkarren egiteko gomendioa eman nahi da antolakuntzatik. Izan ere, oso urruti joan gabe, iaz, 24 ordu baino gutxiagotan agortu ziren probak eskaintzen dituen 300 dorsalak.

 

Apirilaren 22an egingo da Aloñako Igoeraren ekitaldi berria. Aurtengoa, lasterketa entzutetsu eta jarraitu honen hamalaugarren edizioa izango da eta bertan egon nahi dutenek, dagoeneko zabalik daukate izen-ematea. Goizeko 9etan ireki dute antolatzaileek inskripzioa eta azken urteetako joerak jarraitzen badu, egun edo ordu gutxitan beteko da seguruenera, 300 korrikalaritako kupoa.

 

Interesa dautenek, ondorengo estekan egin dezakete inskripzioa. Gomendioa ahal den azkarren egitea da. Korrikalari kopuru mugatua izanik, kupoa oso azkar betetzen baita.

 

Euskal Herriko Txapelketa

22,6 kilometro eta 1.800 metroko desnibel positiboa duen lasterketa gogorra da Oñatikoa. Aurtengoa gainera, Euskal Herriko Txapelketa izango da. Gogoratu beharra dago, proba nagusiaz gain, aurten ere, kadete eta juniorrentzako lasterketa izango dela. Azken honek, kresterioan barrena eginiko 16 kiometro eta 1.000 metroko desnbibel positiboak izango ditu. Inkripzioa lasterketa luzearen link berean egin ahal izango da.

Korrikalari pare bat aurreko ekitaldietako momentu batean. Argazkia: X. Rezabal.

iritziak

agenda

Pilota partiduak
18.02.22
Pilota
Zubikoa kiroldegia

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.