Besteak

Besteak
2017-09-19 11:06:17
DAVID TARRÉS-EKIN OSATU ZUEN TALDEA OÑATIKOAK
Aitor Otamendiren Euskat bigarren, Aiaraldeako Raidean

David Tarrés eta Aitor Otamendi oñatiarraren Euskat taldeak, bigarren postua lortu du asteburuan jokatu den Aiaraldeako Raidean. Momentu askotan lidertzan ibili baziren ere, azkenean egindako akats batzuen ondorioz, Euskal Raid taldearentzat izan zen bikote mistoen sailkapen nagusiko garaipena.

 

Aiaraldeako Raidak, hirugarren edizioa bete du asteburuan. Antolatzaileek 24 orduko ibilbidea prestatu zuten parte-hartzaileentzat eta larunbat eguerditik, igandera bitartean, luzatu zen hitzordua. Lasterkariek bikoteka oinez eta bizikletaz bilatu behar izan zituzten balizak eta Laudio, Urduña, Okondo, Artziniega eta Aiara zeharkatu zituzten, besteak beste. Gizonezkoen kategorian Euskat taldeak irabazi zuen eta mixtoan Aralarrek. Azken modalitate honetan, David Tarres eta Aitor Otamendi oñatiarraren Euskat taldeak bigarren postua eskuratu zuen.

 

Abuztuko oporraldiaren ostean, udazkeneko lehen proba izan da asteburukoa oñatiarrarentzat. 160 km eta 6.000 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan zuten. Eta sasoi puntu onenean egon gabe ere, maila oso ona erakutsi zuen beste behin, Euskat-eko bikoteak. Ibilbidea konplexua zen eta eguraldi baldintza gogorrek -euri asko egin zuen-, asko zaildu zuten raida. Lehen trantsizioa iritsi orduko probako lidertzan ziren eta orduek aurrera egin ahala, abantaila areagotzen joan ziren gainera.

 

Baina azken sektorean egindako akats txiki baten ondorioz, denbora dexente galdu zuten eta orduan, Aralar taldekoak jarri zen sailkapen buruan. Hori horrela, ordu laurden inguruko atzerapenarekin ekin zioten azken BTT zatiari. Eta hurreratzen saiatu baziren ere, azken baliza batean eginiko aukeraketa txar baten ondorioz, beste hamar minutu galdu zuten eta azkenean, bigarren postua mantentzearekin konformatu behar izan zuten.

 

Helburu berriak

Aiaraldeako proba amaituta, udazkeneko erronka berriak prestatzen ari da Aitor Otamendi. Urrian, Gironan, 36 orduko raid bat izango du eta azaroan berriz, Espainiako txapelketa izango da taldearen hurrengo helburu nagusia.

Otamendi eta Tarres, asteburuko podiumean. Argazkia: Aiaraldea.eus

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.