Atletismoa

Atletismoa
2017-07-02 14:16:47
AZKEN URTEETAKO PARTAIDETZA ONENA IZAN DU GAURKOAK (161)
Mimenza eta Etxezarreta onenak, Torreauzoko krosean

Aitor Mimenza eta Maite Etxezarreta izan dira, gaur goizean, Torreauzoko kroseko korrikalaririk azkarrenak. Irteera eman ahalaz bat jarri dira lasterketa buruan eta bata zein bestea, erosotasunez iritsi dira Etxe Aundi parean kokaturiko helmuga puntura. Mimenzak ia bi minutu sartu dizkio Ander Agirreri eta Etxezarretak, minutu batetik gora, Marisol Ramosi. Aurtengo ekitaldiak gainera, 161 lehiakiderekin, azken urteetako marka onena ezarri du.

 

Torreauzon debutari ziren Aitor Mimenza eta Nerea Etxezarreta izan dira ikasturtea ixten duen lasterketako protagonista nagusiak. Elorrioko zein Azpeitiko korrikalariek ez dute areriorik izan eta irteera eman orduko agerian utzi dute beraien nagusitasuna. Denboraldia amaieran egonagatik, sasoi puntu bikainean iritsi dira eta inor ez da beraien erritmoa eusteko kapaz izan gaur goizeko lasterketan.

 

Proba hasi orduko zabaldu du tarte esanguratsua lasterketa buruan Mimenzak. Atzetik taldetxo bat jarri zaio baina bizkaitarraren erritmoa jasanezina zen beste guztientzat. Hori horrela, eroso egin ditu kilometro gehientsuenak eta merezimendu osoz eraman du Torreauzoko XX. ekitaldia. 23:33an zeharkatu du helmuga eta ia bi minutu sartu dizkio bigarren eta hirugarren sailkatuak izan diren Ander Agirre eta Osel Sanchezi (25:30). Biak ala biak, elkarrekin iritsi dira baina txipak, bergarakoari eman dio bigarren postua.

 

Aitor Mimenzaren adierazpenak:

 

 

Emakumezkoetan ere, antzerako lasterketa ikusi da. Etxezarreta mendi lasterkaria da baina asfaltoan ere oso ondo dabilela erakutsi du. Olatera iritsi orduko tarte nabarmena zeukan Marisol Ramosekiko, eta beheranzkoan, abantaila kudeatuz, lasai, iritsi da helmugaraino. Azpeitiko korrikalariak 28:19 osatu du ibilbidea eta minutu batetik gorako aldea atera dio Marisol Ramosi (29:28). Podiuma, Mayi Mujika (30:31) urretxuarrak osatu du.

 

Maite Etxezarretaren adierazpenak:

 

 

Arriaran eta Bernal etxeko sarituak

Etxeko korrikalarien artean, aurtengo ordezkari azkarrenak Iñaki Arriaran eta Marisol Ramos izan dira. Arriaranek seigarren postua lortu du (26:02) eta Ramosek berriz bigarrena. Hala ere, sariak pilatzen ez direnez, emakumezko txantxikuar onenaren errekonozimendua, Amaia Bernalek eskuratu du. Antxintxiketan taldekoa, 43. postuan iritsi da (31:06) helmugara.

 

+ Sailkapen ofizialak.

 

Antolatzaileak pozik

Torreauzoko lasterketaren ezaugarrietako bat, bere nortasun herrikoia da. Eta horren adibide, sari banaketan egiten den zozketa erraldoia. Aurtengoan ere, sari ugari banatu ditu Abixaran taldeak eta Ainara Diaz de Gereñu antolatzailea, pozik agertu da proba amaieran. Hemen daukazue bere balorazioa:

 

 

Gaurkoarekin, amaitutzat amaten da 2016/2017 ikasturteko atletismo denboraldia Oñatin. Hurrengo lasterketa, urrian ospatuko den Arrasate Oñati izango da.

Mimenza eta Etxezarreta helmugara iristen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.