Eskubaloia

Eskubaloia
2017-04-07 09:54:21
SALBAZIOA JOKUAN IZANGO DU BIHAR ITURRITXO ALOÑA MENDIK
Nola edo hala, baina irabazi

Iturritxo Aloña Mendik, hil ala biziko partida jokatuko du bihar arratsaldean (17:30) Etxebarrin. Denboraldi gorabeheratsua burutu arren, salbazioa lortzeko aukerekin iristen dira oñatiarrak, ligako azken jardunaldira. Kukullagaren aurkakoa irabaziz gero, helburua lortuko dute. Garaipena lortu ezean, seguraski kategoria galduko luke. Ezin da gehiago eskatu. Orain artekoak ahaztu, eta nola edo hala, baina irabaztea dagokio Aloñari.

 

Gizonezkoen senior mailako taldeak gorenean ibili diren bezala, emakumezkoena, beheko postuetatik irten ezinda ibili da denboraldi guztian zehar. Sei garaipen eta hamabost porrotekin, jaitsiera postuetan iritsi da ligako azken jardunaldira talde txantxikuarra. Hala ere, pasaden astean, Askartzaren aurka lorturiko bi puntuek, bizia eman diote Ixone Lizarraren taldeari.

 

Azken jardunaldi honetan, aurkari zuzen baten aurka jokatuko du Aloñak. Sailkapenean puntu bakarrera daukaten Kukullaga izango da aurkaria. Eta soilik, garaipenak balio badu ere, oñatiarrak itxaropentsu daude. «Taldea ondo dago eta astean zehar lana ondo egiten ari gara biharko lehia ondo prestatzeko» onartu berri digu Maider Gomez jokalariak.

 

Erreferentzia txarrak

Lehen itzulian talde bizkaitarrak bederatzi goleko aldeaz (20-29) irabazi zuen Zubikoan, baina biharkoa, oso bestelako partidua izango dela esan du Gomezek: «Oñatin oso partida txarra egin genuen. Orain hobeto gaude eta defentsako lan ona egiten badugu, erasoan parida irabazteko aukerak izango ditugu».

 

Elkarrizketan zehar, biharko neurketa garrantzitsu honi buruzko bestelako xehetasun interesgarri batzuk ezagutzeko aukera izan dugu. Hemen daukazue entzungai:

 

Senior neskak, ligako azken partidu amaieran. Argazkia: Eskubaloi saila.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.