Eskia

Eskia
2017-03-09 16:30:01
LASTERKETA LINEALEAN ZILARRA ETA KRONOIGOERAN URREA LORTU DITU
Promesa onenen artean ibili da Iñaki Mendizabal, Euskal Herriko txapelketan

Iragan asteburuan jokatu da Izaban, Bandres-Karolo mendi eskiko lasterketa ezaguna. Euskal Herriko txapelketa izanik, ehundaka eskiatzaile elkartu ziren Belagua inguruan eta nabarmendu zirenen artean, Iñaki Mendizabal oñatiarraren izena aipatu beharra daukagu. Promesa mailan, lasterketa linealean azpitxapelduna izan zen eta kronoigoeran berriz, txapelduna.

 

Bandres-Karolo da gurean jokatzen den mendi eskiko proba bakarra. Izabako (Nafarroa) inguruneak Euskal Herriko txapelketa hartu zuen asteburuan eta bi egunez, goi mailako lasterketa ikusi ahal izan da bertan. Larunbatean, zeharkaldia; igandean, berriz, kronoigoera. Lehen egunean 140 eskiatzaile elkartu ziren antolatzaileek prestaturiko ibilbide gogorrei aurre egiteko: 17 kilometro, 1.600 metroko desnibel positiboa, lau igoera...

 

Iñaki Mendizabal oñatiarrak proba bikaina osatu zuen. Iñigo Martinez de Albornoz Euskal selekzioko kidearen atzetik, bigarren postua eskuratu baitzuen promesa kategorian: «Sentsazio oso onak izan nituen. Iñigo beste maila bateko kirolaria da eta bere atzetik gelditzea niretzat sorpresa bat izan zen» onartu zuen atzo Oñati Irratian.

 

Kronoigoeran txapeldun

Larunbateko eguna igarota, igandean, 70 lagun elkartu ziren  erlojuaren aurkako proban. 400 metro inguruko desnibelari aurre egin behar izan zioten parte hartzaileek, Lakora aldera zuzendu zuten lasterketan. Mendizabalek ondo baliatu zuen faborito nagusiaren hutsunea: «Goruntz oso ondo moldatzen naiz eta nekatuta egonik ere, asko gozatu nuen» zioen. Honenbestez, larunbatean Euskal Herriko azpitxapelketa lortu ostean, igandeko txapelarekin, asteburua, bikain borobildu zuen.

 

Eskiatzaile gazteak, elkarrizketa eskaini zuen atzo Oñati Irratiko kirolen txokoan. Altitoy eta Bandres-Karolo eginda, aurrera begira izango dituen asmoak azaldu zituen Mendizabalek. Beheko podcastean entzun dezakezue elkarrizketa osoa:

 

Mendizabal, asteburuan Bandres-Karolon lortu dituen bi dominekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.