Mendia

Mendia
2016-09-28 16:36:25
Hamahirugarren edizioa izango da aurtengoa
Zabalik dago Oñatiko Mendia eta Natura argazki lehiaketa

Urtero bezala, Aloña Mendi elkarteko mendi sailak Oñatiko Mendia eta Natura Argazki Lehiaketa antolatu du. Dagoeneko, hamahirugarren edizioa izango da aurtengoa eta argazkiak bidaltzeko aukera, urriaren 9ra arte zabalik egongo da.

 

XIII. Oñatiko Mendia eta Natura Argazki lehiaketa, bi sail nagusitan banatzen da:

 

A saila: Gizakia mendian

Gizakiak egindako ekintzak mendi ingurunean, konpetizioa ezik: alpinismoa, mendi zeharkaldiak, trekking-a, eskalda, BTT…

 

B saila: Mendi ingurunea

Mendi ingurunea aurkezten duen argazkiak: paisaiak, mendiak, flora, fauna…

 

Urriak 9a izango da argazkiak aurkezteko azken eguna eta interneten bidez egingo da www.concursosdigitales.com atarian. Argazkiak jpg formatuan aurkeztuko dira, sRGB espazioan, eta inongo markorik gabe. Ondoren azaroak 4an epaimahaikoen erabakia jakinaraziko zaie partaideei eta azaroak 7tik 20ra bitarten, erakusketa jarriko da Kultur etxean. Azkenik, azaroak 11an sari banaketa, Mendi hamabostaldiaren barruan egingo da. Kultur etxean bertan, arratsaldeko 7etan.

 

Sariak

Aurrez aipaturiko bi sailetan diru-sari berdinak emango dira. Irabazleek 500€ irabaziko dituzte, bigarrenek 300€ eta hirugarrenek 200€. Oñati saria berriz, 200€ sarituko da.

Iazko bi irudi irabazleak. Argazkiak: N. Andrianova eta J. Camacho

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.