Eskubaloia

Eskubaloia
2016-09-15 09:45:29
ARRASATEKO FORD MUGARRI TALDEAN JOKATUKO DU AURTEN
Kepa Zelaia: «Aldaketa baten beharra nuen»

Iazko liga amaieran Izarraitz Aloña Mendi uzteko erabakia hartu ostean, Arrasateko Ford Mugarri taldean jokatuko du aurrerantzean Kepa Zelaia oñatiarrak. Euskal Ligako bloke indartsuenetariko bateko kide izateaz gain, Aloña Mendiren aurkari ere izango da aurtengoan. Guzti horretaz, hainbat azalpen eman zituen jokalariak atzo Oñati Irratian.

 

Urte berezia izango da aurtengoa Kepa Zelaia eskubaloi jokalariarentzat. Azken urteetan Aloña Mendiko koloreak defendatzen ibili ostean, taldez aldatzeko erabakia hartu baitu. Arlo pertsonalean jasandako gora-beherak eta entrenatzailearekin izandako desadostasun batzuk tarteko, iazko liga amaieran taldea uztea erabaki zuen Zelaiak: «Liga amaitu zenean, kopa hasi aurretik, taldea uzteko erabakia hartu nuen. Pertsonalki hainbat gora-behera izan nituen eta gauza asko nahastu zitzaizkidan» zioen. Era berean, taldeko entrenatzailearekin hainbat desadostasun izan zituela ere onartu zuen: «Ikuspuntu ezberdina geneukan hainbat gauzetan eta onena bide berri bat hartzea zela iruditu zitzaidan».

 

Hala ere, Zelaiak, taldekide ohiekin duen harremana, kasu gehienetan «oso ona» dela ere baieztatu zuen. 23 urterekin, oraindik ere, eskubaloian jokatzeko gogoz dago eta horregaitik onartu du Arrasateko eskaintza txantxikuarrak. Uztaila amaieran jaso zuen talde moreko ordezkarien deia eta egun batzuetan eskaintza ondo baloratu ostean, erronka beri honetan murgiltzea erabaki du Zelaiak. Gaztea izanagatik, etxetik kanpo biziko duen bigarren esperientzia izango da Arrasatekoa. Izan ere, kadete eta jubenil mailetan, Eibarko Arrate taldeko koloreak ere defendatu zituen bi urtetan zehar.

 

Jaien ostean Oñatin

Aurredenboraldiko lanak amaitzeko, asteburuan, Pitxi Herreroren txapelketa jokatuko dute arrasatearrek eta datorrenean (irailaren 24-25) berriz, hasiko dute denboraldia Zumaian. Liga hasiera gogorra izango dutela ere gaineratu zuen Zelaiak. Izan ere, bigarren jardunaldian iazko txapeldunaren -Basauri- bisita jasoko baitute Iturripen.

 

Baina Zelaia berak onartu zuenez, egutegia irten zenetik Aloña Mendiren aurkako partiduak noiz jokatuko ziren begira ibili zen. Lehen itzulikoa oso goiz iritsiko da gainera. Laugarren jardunaldian, urriaren 15-16ko asteburuan, Zubikoan jokatuko baita bailarako lehen derbia: «Partida oso berezia izango da, dudarik gabe. Nire taldekide izan direnen aurka arituko naiz eta onena desiatzen badiet ere, egun horretan partida irabaztera joango gara» zioen.

 

Elkarrizketan zehar, intereseko beste hainbat kontu gaineratu zituen Ford Mugarri taldeko lehen lerroko jokalari berriak. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:

 

 

Kepa Zelaia, Ford Mugarri Arrasate Eskubaloi taldeko elastikoarekin.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.