Txirrindularitza

Txirrindularitza
2016-06-15 17:28:38
GIPUZKOAKO ERLOJUPEKO TXAPELKETA IRABAZI ZUEN ATZO
Denboraldiko hirugarren garaipena Xabi Murgiondorentzat

Gipuzkoako erlojupeko txapeldun berria da Xabi Murgiondo Ulma-Aloña Mendiko gazte mailako txirrindulari oñatiarra. Atzo arratsaldean jokatu zen lasterketa Aizarnazabalen eta Murgiondoren garaipenaz gain, Mikel Larrea taldekideak hirugarren postua eskuratu zuen.

 

Xabi Murgiondo txirrindulariak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen atzo arratsaldean Aizarnazabalen. Azken bi asteetan jokatu diren lasterketetan bi podium egin ostean (hirugarren Arantzazun eta bigarren Urretxun, Gipuzkoako errepideko txapelketan), hirugarrenean eskuratu du horrenbeste bilatu duen garaipena.

 

Gipuzkoako erlojupeko txapelketan lurraldeko 15 ziklista onenak lehiatu ziren eta egiari zor, Aloña Mendiko txirrindulariek egundoko ikuskizuna eman zuten Aizarnazabalen. Xabi Murgiondok garaipena lortu zuen eta albiste zoragarri horri, Mikel Larrearen hirugarren postua eta Ekaitz Txintxurretaren seigarrena gehitu behar zaizkio.

 

Zirkuitu arriskutsua

14 kilometro pasatxoko ibilbidea osatu behar izan zuten lehiakideek eta Murgiondok OK Magazineari adierazi dionez, proba hasi aurretik euria egin zuen eta errepidea «oso arriskutsu» zegoen. Horregatik, garrantzitsuena «gehiegi ez arriskatzea, eta arriskurik ez zegoen lekuetan estutzea» zen. «Hasieratik ikusi dut oso azkar nindoala eta sentsazio oso onak nituen» onartu digu.

 

Ibilbidean bi ziklista aurreratu zituen Murgiondok eta hori ikusirik «topera» igo zituen helmugara iritsi aurreko 300 metro aldapatsuak. «Azken malda gogor horretara nahiko justu iritsi naiz, baina garaipena gertu nuela ikusirik, dena eman dut azken metro horietan» zioen.

 

Murgiondok 19 minutu eta 55 segundutan osatu zuen ibilbidea eta segundu bakarra atera zion Xabier Mikel Azparren (19:56) bigarren sailkatuari. Mikel Arregik 20:57 behar izan zituen hirugarren posturako. Ekaitz txintxurretak ostera, 21:10ean zeharkatu zuen helmuga arrastoa.

 

Sailkapen ofizialak [hemen].

 

Goizean Oñati Irratian

Gipuzkoako erlojupeko txapela irabazi aurretik, Oñati Irratiko kirolen txokotik pasa zen txirrindulari oñatiarra eta ordura arte egindako lanaz jardun zuten. Azken bi asteetan garaipenik lortu ez izana, momentuan «nahiko gogorra» izan zela onartu zuen baina orokorrean egiten ari den denboraldiarekin «oso gustora» dagoela onartu zuen.

 

Aurrera begira, erronka garrantzitsuak izango ditu Xabik. Elkarrizketan amaieran eman zuen bere egutegiaren berri. Hemen daukazue irratsaio osoa entzungai:

 

Murgiondo Gipuzkoako txapeldun eta Arregi hirugarren izan ziren atzo Aizarnazabalen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.