Txirrindularitza

Txirrindularitza
2016-06-06 11:36:00
HIRUGARREN HELMUGARATU ZEN. GARAILEA JOKIN ALBERDI (BAZPI)
Xabi Murgiondo garaipenetik oso gertu, Arantzazuko Igoeran

Iaz bezalaxe, aurten ere oso gertu izan du herritar batek Arantzazuko Igoeran irabazteko aukera, baina azkenean, gogotik saiatu bazen ere, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen larunbat arratsaldean Xabier Murgiondok. Garailea, Bazpi taldeko Jokin Alberdi izan zen.

 

Ez da posible izango. Ez behintzat formato honetan. Arantzazuko Igoerak 47. ekitaldia bete zuen larunbat arratsaldean eta ibilbide motz eta gogor honetan egingo zen azkena izanik, garrantzia berezia hartu zuen larunbatekoak. Xabier Murgiondok oso gertu izan zuen garaipena eta iaz Julen Umerezi gertatu bezala, bere begietan aurkari batek garaipena nola ospatu zuen ikustea baino ez zitzaion gelditu Ulma-Aloña Mendiko txirrindulariari.

 

Murgiondok lasterketa bikaina burutu zuen. Ibilbidea ondo ezagutzen zuela kontutan hartuta, hasieratik saiatu zen erritmoa ezartzen tropel buruan eta uneoro ikusi zitzaion eguneko txirrindulari indartsuenen artean. Urtiagainen kokaturiko Mendiko sarian esaterako, hirugarren postuan pasa zen txantxikuarra, gerora podiumean lagun izango zituen Iñigo Altuna eta Jokin alberdiren atzetik.

 

Azken kilometroetan mugimendu ugari egon baziren ere, garaipena Arantzazutik Sindikarako tartean erabaki zen. Azken malda erabakiorrean metro gutxi batzuetako aldea hartu zuten Bazpi taldeko ziklistek eta oñatiarrak ezin izan zuen ezer egin azken metro horietan. Garaipena Jokin Alberdik (22:37) eskuratu zuten eta Unai Osaren errekorra hamar segundutara gelditu zitzaion. Bigarren postua bere taldekide Iñigo Altunarentzat izan zen (22:39) eta podiuma Xabi Murgiondo oñatiarrak osatu zuen (22:42).

 

Etxeko ordezkarien lana

Ulma Aloña Mendiko beste ziklistak, ondorengo postuetan iritsi ziren helmugara: Mikel Arregi (8.), Ander Gartzia (28.), Ekaitz Txintxurreta (38.), Nestor Uroz (42.), Andoni Igartua (48.) eta Gurutz Axpe (58.).

Xabi Murgiondo Sindikako azken metroetan. Argazkiak: Mikel Otero Uribarren.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.