Futbola

Futbola
2016-05-30 11:25:30
URTEBETERAKO KONTRATUA SINATU DU BERGARARRAK
Gotzon Urzelai izango da Aloña Mendiko entrenatzaile berria

Hamar egun baino ez dira pasa Igor Serranoren agurra iragarri zenetik, eta Aloña Mendiko futbol saileko zuzendaritzak jakinazi duenez, idiazabaldarraren lekua Gotzon Urzelaik beteko du. Bergararraren kontratazioarekin, Aloñak, azken urteetan bilatzen ibili den entranatzailea aurkitu du Ohorezko Erregional mailako taldea zuzentzeko. Urzelaik urtebeterako kontratua sinatu du talde oñatiarrarekin.

 

Bart gauerdian OK Magazineak aurreratu bezala, Gotzon Urzelai (Bergara, 1980) izango da datorren urtean Aloña Mendiko Ohorezko Erregional mailako entrenatzaile berria. Duela hilabete pasatxo jakin zuen zuzendaritza sailak Igor Serranok ez zuela talde txantxikuarraren aulkian jarraituko eta ordutik, helburu bakarra izan du Aloña Mendik; Gotzon Urzelai.

 

Bergararra aspaldidanik egon da talde oñatiarraren jomugan. Duela bi denboraldi ere, Andoni Azkargortak taldea utzi zuenean zuzendaritza saiatu zen Urzelai fitxatzen baina orduko hartan, bergararrak Arrasateko taldean amaitu zuen. Orain baina, Oñatin bizi dela kontutan hartuta, eta Aloña oso ondo ezagutzen duela ikusirik -3 urtez taldeko jokalaria izan zen-, zuzendaritza batzordeak zein Endika Ruiz eta Julen Barrena kirol koordinatzaile berrien lehen aukera zen Urzelai. Azken asteetan hainbat bilera izan dituzte bi aldeek eta OK Magazineak jakin duenez, Urzelai oso pozik dago Aloña entrenatzeko aukera eskaini diotelako.

 

Ibilbide handia

Aloña Mendiko entrenatzailearen ibilbidea kontutan hartzekoa da. 36 urte soilik baditu ere, jokalari eta entenatzaile bezala, esperientzia handia pilatu du eta momentu oso onean iritsiko zaio Aloña entrenatzeko aukera. Jokalari bezala, Athletic taldean hasi zen alebinetan eta kadete mailara arte egon zen Lezamako harrobian. Ondoren, etxera bueltatu eta Bergaran lau urte eman zituen. Kadete mailako bigarren urtetik, senior mailako lehen urtera arte. Lehen urte horretan gainera, 3. mailan jokatzeko aukera izan zuen aurrenekoz.

 

Bergaratik Aloña Mendira salto egin zuen Urzelaik ondoren. Gorka Zelaia entrenatzaile zela, 3 denboraldi egin zituen talde txantxikuarrean; 2000tik 2003ra. Aloña utzi eta Elgoibarren bi denboraldiz aritu zen (Ohorezko Erregionalean eta 3. mailan). Elgoibartik Arrasatera pasa zen eta talde zuri-morearen elastikoa, hiru denboralditan defendatu zuen. Jokalari ibilbidea azkenik, Aretxabaletan amaitu zuen. Ohorezko Erregional mailan eta berriz ere 3. mailan jokatuz.

 

Futbola utzi ostean entrenatzaile ikasketak burutzen aritu da azken urteotan eta dagoeneko 3. mailako titulua (maila altuena) dauka Urzelaik. UDAko harrobian lau urte eman zituen. Alebin, Jubenil, 1. Erregionala eta Ohorezko Erregionalean. Ondoren Arrasaten urte eta erdiz egon zen (2014ko abendura arte) eta azken bi denboraldiotan talderik gabe egon da Bergararra. Hala ere, sarritan ikusi dugu Azkoagainen eta agerikoa zen lehenago edo beranduago Urzelai eta Aloñaren bideak, elkartu egingo zirela.

 

Aldaketa handirik ez

Urzelairen kontratazioarekin Aloñak lehen pieza garrantzitsua jarri du azken urteetan egin den lan bikainari jarraipena emateko. Gotzon baina, ez da aurpegi berri bakarra izango bergararrarekin batera, Gorka Ibarguen arrasatearra etorriko baita prestatzaile fisiko lanak egitera. Bestelakoan Serranok azken denboraldian izan duen lan-talde berbera mantenduko du Ohorezko Erregionalak datorren denboraldian. Xabier Agirre, Aritz Garmendia eta Iñigo Idigorasek osatuko dute beraz, lehen taldeko prestatzaile taldea.

 

Lehen adierazpenak

Aurkezpen ofizialik oraindik egin ez bada ere, OK Magazineak Aloña Mendiko entrenatzaile berriarekin hitz egiteko parada izan du gaur goizean. Urzelai oso pozik agertu da eta erronka honi aurre egiteko asmoz dagoela jakinarazi digu.

 

Hona hemen Aloñako teknikari gisa egin dituen lehen adierazpenak:

 

 

Urzelai denboraldiko azken partidua ikusten egon zen Azkoagainen.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.