San Migel txiki, Kasablanka eta Murgia auzoko jaiak igaro ondoren, maiatzeko hirugarren aste honetan Errekalde auzoko jaiak ospatuko dituzte Oñatin. Auzo guztietako jaietan ikusi ohi den bezala, Errekalden ere kirol hitzordu bat edo beste ere iragarri dituzte antolatzaileek.
Larunbatean 11:00 urteroko 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da, Errekalde Herri eskolako kantxan. 16:00 berriz, Goitibehera jaitsiera ikusi ahal izango da. Dagoeneko aurtengoa laugarren edizioa izango da eta antolakuntzatik jakinarazi nahi da izen ematea bihar -asteazkena- bertan itxiko dutela. Izena escuderiaudana@garitoracing.net helbide elektronikoan edo 635 712 386 telefonoan eman ahal izango da.
Hemen daukazue lehen edizioko jaitsierako bideo bat (egilea: Ixmael Racing).