Markel Irizarrek, bisita berezia jaso zuen San Joseko zubian. Tim Vanderjeugd Trek taldeko prentsa arduraduna eta Emily Maye argazkilari estatubatuarra Oñatira eta bailarara etorri ziren Markelen bizitzari buruzko erreportai berezi bat egitera.
Taldeko liburuan eta web orrian kaleratu dute lana eta goi mailako txirrindulari talde bateko prentsa arduraduna Oñatira etorri dela aprobetxatuz, elkarrizketa motz bat egin nahi izan diogu. Hemen daukazue elkarrizketaren lehen zatia: