iritzia

Joseba Molinero
2015-04-30
Ongi Etorri Infernura

Apirillaren 26a, 10:05, Buetraitz eta Akaitz artian, kresterixan... harri bat, labainkada bat, apoio txar bat... ez dakit zer, baiña konturatu orduko hamabi metroko kaida librian, ezin gorputza geratuta, harri, belar eta ertz danak joaz... Akaitzeko puntan katalejuaz ikusten eta flipaitten; eskerrik asko, Kizkitza.

 

Halako baten geratu, gora begittu eta? Gorputz dana odoletan, maillota zer danik be ez... Zaratak entzuten hasi nintzen, Galfa, Lasku, Kanu, diarka. Nereana aillau eta Kanuren hitzak: bizirik dau... eta buruan ez dako golperik. Milagro.

 

Handik aurrera pasau nebenak kontaittera nator. Ez bazan zureatik, nola aillau ni nunbaittera. Kanuren eta Kizkitzaren material on eta berua jantzi eta poliki-poliki goruntz zulotik... ze miñak... bi pausu, geratu, ura edan, beste bi pausu, eta halako baten Buetraitzeko buzoira. Handik besuetatik helduta zelabait, Gurutze Gorriko todoterrenoraiño. Eskerrak zueiri. Zuasti, Estitxu, Egoitz, Olatz, Txino... Aloñatik Lizartzara bajau eta han anbulantzia zain. Oscar eta Andrea, txoferra eta erizaiña. Ze lana zuria, Andrea, Arrasateraiño kurak egitten, konstantiak hartzen eta morala emuten, hipotermia puntuaz...
Zorionez, kontaitteko moduan nau eta eskerrak danoiri. Antolatzailliak euki dozuen tratua; badakit, Iban, ze gaizki pasau zeben, ez zan nire intentziñua.

 

Endika Gartzia korrikalarixari ze esanik ez, bixok goiazen batera, aspaldittik gara lagunak, gaiñera; berak ikusi eben dana, karrera dana pasau ebela nitaz akordaitten, han geratu bihar zala neri lagunketan, aste dana mezuak idazten; animo, Endika. Eta pasadia izan zana, ze apoiua emun nostain karrerako korrikalarixak. Eskuak emun lagunketako, animuak... zer moduz? Benetan eskerrak.

 

Post-data: Hemendik antolatzaille eta herrixari ohartxo bat: aurten 106 dorsala ez da metara aillau, baiña hurrengo urtian aillauko dan esperantziaz besarkada bat danoiri, Deabruari be bai. Ez naiz hemendik bizi, baiña bizitzaren zati bat horko mendixetan dakot aspaldittik.

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.