Irailaren lehen egunean gaude berriro. Bueltan gaude eguneroko jardunei ekiteko eta udako pasarte dotoreei agur esateko. “El Corte Ingles” eta antzerako enpresek erabili ohi dituzten esaldien garaia da; “vuelta al cole” egiteko garaia da nonbait.
Eta itzulera maiz garratza izaten da. Eskuko frenoa goraino igota izaten baitugu jardunari itxura aproposa emateko bederen eta denboraldi berriko lehen entrenamenduek agerian uzten dute udarako “tinto de verano”, izozki eta bestelakoak. Halere, horren astuna ez izateko nahian edo, estrategia bat edo beste martxan jartzeko gai izaten gara. Ekintzarik ohikoena korrika egiteko zapatilak erostea izaten da; badirudi berriekin entrenamenduak errazago irentsiko ditugula.
Bestetan aldiz, agenda edo antzerako koadernotxo batez baliatzen gara denboraldi berriko asmo, erronka eta gainerakoak planifikatzeko; eta estimulu gai edo, planifikazioa izaten da lehen entrenamendua. Bada ere, aipatutakoak aurrera eramaten duenik nolabaiteko dieta marabilloso batez lagunduta. Zein gogorra den egunerokoari heltzea...
“Vuelta al cole” operazioan, esandakoaren gainetik, bada garrantzia duen zerbait. Eskolara bidean ikasleek eramaten dituzten motxiletan doaz, azken batez, norberaren erronka eta ilusio ezberdinak. Eta eskola garaia alde batera utzia dugunok ere, horrela ekiten diogu denboraldi berriari.
Zorte on eta denboraldi ederra izan dezazuela...