iritzia

Mireia Bikuña
2015-09-29
Emakumeen taldeak

Aitorrek aurreko zutabean esandakoarekin ados nago hein handi batean. Alaba txikiak futbolean jokatzen du. Bigarren urteko infantila da, baina alebin mailakoa zenetik, Aloñako infantil taldean jokatu du gurasoen baimen berezi batekin, jokalari gutxi zeudelako goragoko mailan. Bi urte zaharragoak zirenekin jokatu du.

 

Aurten ere, jokalari gutxirekin daude eta horren lekuko, Aitorren egutegiko iraileko argazkia. Gazte mailako nesken talderik ez da egongo futbolean.

 

Alaba harritu egiten da euren maila bereko mutilen futbol taldetan hiru edo lau entrenatzaile dituztelako eta etxeko partiduak eguerdi aldera jokatzen dituztelako. "Domekan daku partidua ama. Goizeko bederatzietan berriz", esaten du hamabost egunean behin. Mutilek, beti, ostean jokatzen dute.

 

Ez nuke gaizki pentsatu gura, baina batzuetan, mutilen taldeak gehiago mimatzen dituztela dirudi.

 

Dena den, eta Aitorren esandakoaren haritik, emakumezkoen taldeen egoera hori ez da bakarrik futbolean ematen. Aloña Mendiren beste sail batzuetan ere arazoak dituzte, jokalariak falta direlako edo entrenatzaileak ez daudelako.

 

Nola konpondu arazoa? Oso zaila dela esango nuke, baina norberak aletxoa ipintzen badu, akaso, lortuko dugu.

aurreko iritziak

Iñigo Murgiondo
2017-06-26
Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iban Perez
2017-05-23
Primerakoak zarete
Aitor Guridi
2017-05-16
Hil edo bizikoa al da?
Xabier Infante
2017-05-09
Kirola eta teknologia
Aitor Biain
2017-04-26
Sekretua(k)
Iñigo Murgiondo
2017-04-10
Herriko futbol txapelketa dela-eta

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.