zerbitzuak

diseinu grafiko eta editoriala

Diseinu grafiko eta editorialean espezialistak gara. Geroz eta garrantsitsuagoa da gaur egun edozein enpresa, elkarte edo denda txiki batentzat marka edo irudi on bat izatea. Zure irudi korporatiboa ezerezetik sortu edo daukazuna zaharberritzen lagunduko dizugu. Ondoren, irudi edo marka hau oinarritzat harturik, era guztietako aplikazioak sortu ditzakegu, marka berria merkatura zabaltzeko: Katalogoak, aldizkariak, liburuak, kartelak, flyerrak, diptikoak...

web orrien diseinua

Gaur egun web orri bat edukitzea ezinbestekoa da, zure marka ezagutu ahal izateko. Html, PHP, Mysql eta Css baliabideak erabiltzen ditugu web orria maketatzeko. Oinarrizko formatoetatik, datu base landuagoak dituzten plataformak ere, sortzen ditugu; dinamikoak edo estatikoak. Zerbitzu osagarrien artean, animazioa, infografia eta bannerak egitea ere eskaintzen dugu.

multimedia

Multimedia eta produkzio lanak ere egiten ditugu, bideo eta audio edizio lanak eskainiz. Era guztietako produkzio lanak burutuz: Bideo korporatiboak, interneterako bideo promozionalak... Proiektu hasieratik bukaerarako kudeaketa (grabaketa, edizioa...) eta aurkezpen ekitaldia landuko dizugu.

komunikazioa

Marka on bat edukitzearekin ez da nahikoa. Hau promozionatzea ere ezinbestekoa da. Aukera hori ere eskaintzen dizugu. Zure beharrak aztertu eta neurrira egindako komunikazio plan bat martxan jarriko dizugu (publizitate kanpainak, promozioak, prentsa oharrak...) markaren irudia ahal denik eta leku gehienetan promozionatu ahal izateko

esatari lanak (speaker)

Antolatzen ditugun ekitaldiak orokorrean, oso ondo antolatuta egoten dira baina, eguna edo aurkezpena girotuko duen aurkezle edo esatari bat topatzea ez da lan erraza izaten. Horretan ere esperientzia handia daukagu Adik komunikazioan. Kirol ekitaldiak, ekitaldi kulturalak, aurkezpen instituzionalak... Borobildu ezazu zure ekitaldia aurkezle edo esatari batekin.

‟Ondo landutako komunikazioa, ezinbestekoa da markaren balioa eraginkorra izan dadin.“