Atletismoa

Atletismoa
2015-10-09 10:52:36
MARTIN FIZ, MARC HURTADO, YERAY VARELA...IRTEERA LERROAN IZANGO DIRA
Luxuzko korrikalariak izango dira bihar, Arrasate Oñati lasterketan

Luxuzko korrikalariak bilduko ditu bihar arratsaldean (17:00), 32. Arrasate Oñati herri lasterketak. Iazko garaileak, Endika Donnay eta Nere Arregi arrasatearrek irteera lerroan egongo dira. Azken ordurarte, akiles tendioko arazo batzuk tarteko, Yeray Varela oñatiarra (2011 eta 2013 irabazlea eta iaz bigarren) duda izango den arren, lasterketan egoteko ahalegin guztiak egingo ditu txantxikuarrak. Korrikalari-talde bikain honi, goi mailako beste bi izen gehitu zaizkie azken orduan; Marc Hurtado eta Martin Fiz. Hasi dadila ikuskizuna.

 

32. Arrasate Oñati herri lasterketak herriko atletismo egutegia zabalduko du bihar arratsaldean (17:00, Arrasaten). Garibain hasi eta Foruen Enparantzan kokaturiko helmugara iritsi bitartean, ia 12 kilometroko ibilbide malkartsua osatu beharko dute proban izena eman duten korrikalari zein patinatzaileek. Zirkuitu laua dirudien arren, San Prudentziotik Oñatira, etengabe gora egiten du ibilbideak. Azken urteetan bezala, korrika ez ezik patin gainean aritzeko aukera ere eskaintzen du Antxintxiketan kirol elkarteak antolaturiko proba historikoak.

 

Izen ematea ixteko ordu batzuk gelditzen direnean (gauerdian itxiko da), antolakuntzak kaleratu duen zerrenda luxuzkoa izango da. 263 korrikalari eta 82 patinatzailek osatzen dute momentu hauetan kirolarien tropela. Beraz, parte hartze kopuruari dagokionean 400 lehiakideren bueltan ibiliko da lasterketa. Eta azken orduko ezustekorik ezean, korrikako lasterketa ikusgarria aurreikusten da. Endika Donnay eta Nere Arregi iazko irabazleak irteeran izango dira eta Yeray Varela arazo fisikoekin dabilen arren, garaipena borrokatzeko ahaleginean ibiliko da. Baina azken urteetako garaileek ez dute lan erraza izango biharkoan.

 

Martin Fiz irteera lerroan

Azken orduko albistea da baina gaurtik biharko egunera ezer arraroa gertatzen ez bada behintzat, Martin Fiz eta Marc Hurtado (Gasteizen bizi den Kataluniarra) irteera lerroan izango dira. Lehenak aurkezpen gutxi behar du. 90eko hamarkadan, distantzia luzean mundu mailako erreferente bat izan zen Europako txapelketa eta olinpiar jokoetan hainbat domina lortu zituelarik. Agerikoa da orduko mailatik urruti dagoela Gasteiztarra, baina ez dezala inork pentsa erretiratuta dagoenik. Oraindik ere, oso maila onean ari baita.

 

Marc Hurtado, Running Fiz dendako Martin-en bazkidea, agian ezezagunagoa izan daiteke gure inguruan baina atletismoa jarraitzen dutenek, ondo dakite sekulako maila duen korrikalaria dela kataluniarra. Triatloi mundutik datorren kirolaria da baina azken urteetan korrika sekulako dohaiak dituen kirolaria dela erakutsi du. Lasterketa popular ugari irabazi ditu eta iaz esaterako, Fiz maratoi erdia irabazi eta Arabako kros txapelduna ere izan zen.

 

Irteera biak Garibain

Urtero bezela, proba 17:00 abiatuko da. Patinatzaileak izango dira irteera hartzen lehenak eta bost minututara abiatuko dira korrikalariak. Aurten baina, bada azken orduko nobedaderik. Azken urteetan ez bezela, patinatzaile zein korrikalariak, Garibain abiatuko dute lasterketa. Korrikalariak Portaloia izan dute abiapuntu betidanik baina erosotasun eta batez ere, segurtasun arrazoiak tarteko, bi irteerak leku beretik emango dira.

Hurtado eta Fiz irteera lerroan izango dira bihar. Argazkia: www.euskalfoto.es

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.