Besteak

Besteak
2015-10-07 10:21:39
HAURREN MINBIZI IKERKUNTZARAKO 400€ BIDERATU DUTE ANTOLATZAILEEK
Jesus Inza txapeldun, aurtengo herri mailako plater tiraketan

San Migel jaien egitarauan barruan, beste urtebetez, herri mailako plater tiraketa txapelketa jokatu zen irailaren 29an, Txopekuako tiro zelaian. Aurtengoan Jesus Inza izan da irabazlea. Aipatu, tiraldian batu zuten dirua (400€) haurren minbizian ikertzen duen Aspanogi elkarteari bideratuko diola Pago Usoko elkarteak.

 

Lehiakide ugari bildu zituen irailaren 29an jokatu zen Mikel Deunaren eguneko plater tiraketa txapelketak. Guztira 47 lehiakide elkartu ziren Txopekuako tiro zelaian eta aurtengo irabazlea, Jesus Inza izan zen. Inzak 15 plater jota eraman zuen txapela eta garaikurra etxera. Bere atzetik bost tiratzailek 14 plater jo zituzten: Jose Mª Olalde, Javier Vera, Jose Miguel Uribeetxeberria, Jose Antonio Guridi eta Jose Ignacio Leibar.

 

400€ Aspanogirentzat

Aurtengo tiraldian 400€ batu ziren eta Pago Uso elkarteak Aspanogi elkarteari bideratuko dio ekarpena, haurren minbizian ikertzen jarraitu dezan. Era berean, antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie aurtengo tiraldia antolatu eta babestu duten herriko komertzio, lantegi, jatetxe, taberna eta gainontzeko erakunde guztiei. Baita Udalari ere, noski.

Inza irabazlea, podiumean alboan izan zituen tiralariekin. Argazkia: Pago Uso.

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.