Besteak

Besteak
2015-10-06 15:46:11
Irailak 27an jokatu zen urteroko zita, San Martineko zuhaiztian
Unai Perosterena irabazle, San Migeletako bolajoko txapelketan

Pasaden irailaren 27an, herri mailako bolajoko txapelketa jokatu zen San Martineko zuhaiztian. Urteroko legez, ikusmin handia piztu zuen lehiak eta partehartzaileak ez ezik, ikusle ugari bildu ziren bolajoku zaharraren inguruetan. Aurtengo garailea, Unai Perosterena izan zen.

 

Lehia polita eta berdindua eskaini zuten aurtengo txapelketan izena eman zuten parte hartzaileek. Guztira 58 bolarik eman zuten izena, Kurtze Baltz elkarteak San Migel jaien bueltan antolatzen duen urteroko hitzordu arrakastatsuan. Lehia, apostua, emozioa...bezalako baloreak biltzen ditu bere baitan, tradizio handiko kirol honek.

 

Desberdinketa

Parte hartzaile guztiek jaurtiketa bana egin ostean, desberdinketa jokatu behar izan zen aurtengo bolo txapelketako irabazlea erabakitzeko. Berdinketa hausteko tiraldian, 6 txirlo bota zituen Perosterenak eta marka horri esker, garaipena lortu zuen. Txapelketa irabaztearen ohoreaz gain, hainbat sari eraman zituen etxera; telebista eder bat, besteak beste. Josu Zumaldek eta Iñaxio Geretak osatu zuten hurrenez-hurren, ohorezko podiuma.

Perosterena sariarekin. Argazkia: Kontzejupetik.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.