Besteak

Besteak
2015-10-05 10:20:25
TRAUTI ELKARTEAK ALOÑA MENDIREKIN ELKARLANEAN ANTOLATURIKO EKINTZA
Gurpildun aulkiko gomazko paleta erakustaldia egin zuten atzo Zubikoan

XXXIII. Mikel Deunaren eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu ziren atzo Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan. Kadete eta jubenil mailako finalen aurretik baina, gurpildun aulkiko paleta erakustaldi bikainaz gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek.

 

Oñatiko Trauti elkartearen ekimenez, gurpildun aulkiko gomazko paleta erakustaldia ikusi ahal izan zen atzo arratsaldean, Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan. XXXIII. Mikel Deunaren eskuz binakako pilota txapelketako finalak baliatu zituzten ekitaldia antolatzeko. Duela hilabete batzuk Aloña Mendiko pilota saileko arduradunekin harremanetan jarri eta modalitate berezi hau herrira hurbiltzeko ahalegina egin zuten atzo bi elkarteek, Errosario egunez.

 

Final bakoitzaren aurretik egin ziren bi erakustaldiak. Oreretako Mindara eta Usurbileko Pagazpe elkarteko kirolariak izan ziren atzo, finaletan aritu ziren pilotariekin batera noski, eguneko protagonista nagusiak.

 

Atzokoarekin, dagoeneko kirolari loturiko bi ekintza antolatu ditu herrian mugikortasun zailtasunak dituzten oñatiarrak batzen dituen elkarteak. Aurrenekoa 2013ko maiatzean izan zen. Orduko hartan, Aloña Mendiko saskibaloi saileko talde nagusiaren partida bat aprobetxatu zuten, Salto Bera Bera talde Donostiarrarekin elkarlanean, gurpildun aulkiko saskibaloia herrira gerturatzeko.

Erakustaldiko momentuetako bat. Argazkiak: Goiena.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.