Futbola

Futbola
2015-10-04 19:56:46
LEHEN TALDEKO ORDEZKARITZA, ARRIKRUTZERA ETORRIKO DA
Urriaren 14an ospatuko du bere 10. urtemuga, Oñatiko Zuri Gorri taldeak

Oñatiko Zuri Gorri taldeak hamar urte bete berri ditu. 2005ean herriko Athletic zaleak elkartzeko sortu zen lagunartea, urtemuga borobila ospatzeko ekintza berezi bat prestatzen ari da. Taldeko kide batek OK Magazineari jakinarazi dionez, urteurreneko ekitaldia, urriaren 14an izango da. Lehen taldeko jokalari pare bat eta klubeko hainbat ordezkari etorriko dira Oñatira, Arrikrutz Koban egingo den ekitaldira.

 

Oñatiko Zuri Gorri taldeko kideak, 10. urteurreneko ospakizuna gertatzen ari dira azken hilabeteotan. Herriko zale zuri-gorrien lagunarteak hamar urte bete berri ditu eta hamarkada borobil, hori behar bezala ospatu nahi dute. Oraindik ekitaldiko xehetasun guztiak lotu gabe dauden arren, OK Magazineak jakin ahal izan duenez, lehen taldeko ordezkaritza zabala egongo da aipatu ekitaldian.

 

Ospakizuna urriaren 14 arratsaldean -ordua zehazteke- egingo da eta Oñatiko Arrikrutz Kobak izango dira ekitaldi horren lekuko. Bertan lehen taldeko bi jokalari, beste bi jokalari ohi eta kanpo harremanetarako arduradunaz gain, baliteke zuzendaritzako eta emakumeen taldeko ordezkariren bat ere etortzea. Lagunartetik adierazi zaigunez, ekitaldi mugatua izango da. «Orokorrean, peñako kideei zuzendutako ekintza izango da, baina herriko Athletic zaleak ere, gerturatu ahal izango dira Arrikrutzera». Hala ere, koba barruko ospakizunetarako toki mugatua izango dela ere jakinarazi dute lagunartetik. Izan ere, Arrikrutz barruko bisitak talde murriztuetan soilik egin daitezke.

 

Ekitaldi xumea

Lagunartetik jakinarazi dutenez, Arrikrutzen egingo den ekitaldia xumea izango da. Talde zuri-gorriko ordezkariei ongi etorria egin ostean, koba bisitatzera sartuko dira guztiak eta ohiko aurresku eta oroigarria banatu ondoren, kanpora irtengo dira bertan dauden zaleekin egotera.

 

Ospakizuna Arrikrutzen egitearen arrazoia, herrian daukagun altxor handienetako bat Ibaiganeko ordezkariei erakustea izan da. Oñatiko kobak, Gipuzkoako kobazulo sistema zabalenetako bat izanik, Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakuslehio paregabea dira. Mendez-mende urak harkaitzean zizelatutako altxor hau, ikerkuntza espeleologiko eta paleontologikoetan aintzindarietako bat izanda da. Aizkorri mendilerroaren bihotzean, 15 km. luze eta historiaurreko animalien babesleku izan da betidanik.

 

Haziz doan lagunartea

Oñatiko Zuri Gorri taldea 80 bazkide inguruk osatzen dute gaur egun. Urtean zehar hainbat aktibitate antolatzen dituzte. Hamabostean behin adibidez, San Mamesera joateko sarrerak zozketatzen dituzten peñakideen artean. Bestalde, egutegiaren araberakoa bada ere, denboraldi guztietan saiatzen dira taldeak etxetik kanpo jokatzen duen partidaren baterako bidaia antolatzen. Ekintza guzti hauek, udaberrian bukatzen dira denboraldi amaierako bazkari batekin.

 

Azken urteotan, Otamendi Taberna da herriko zuri-gorrien elkargunea. Partidak ikusteko, lagunartearen bilerak egiteko...bertan elkartzen baitira peñakide guztiak. Baten batek lagunarteko kide egin nahi badu, ateak zabalik daudela jakinarazi digute lagunartetik eta onena, tabernara bertara joatea edo ozt2005@hotmail.com helbidera idaztea litzateke.

Superkopa txapeldunak Oñatin izango dira. Argazkia: www.vanitatis.elconfidencial.com

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.