Pilota

Pilota
2015-10-02 18:35:16
22-13 IRABAZI ZIETEN ASTEAZKENEAN, ABERASTURI-MENDIZABALI
Perez-Baseta bikotea nagusi, herri mailako pilota txapelketan

Erabat indarberrituta aurkeztu zitzaigun maiatzean, herri mailako pilota txapelketa. Aloña Mendik eta Txosna Batzordeak ahalegin berezia egin zuten eta izan duen erantzuna ikusirik, pozik egoteko motibo ugari izango dituzte antolatzaileek. Uda aurretik ligaxkako partidak jokatu ziren eta iraila etortzearekin batera, ekin zieten pilotariek azken kanporaketei. Asteazken arratsaldean jokatu zen final nagusia eta bertan, Perez-Baseta bikoteak 22-13 irabazi zion Aberasturi-Mendizabal bikoteari.

 

30 bikote inguruk eman dute izena aurten, herri mailako pilota txapelketan. Inoiz baino pilotari gehiago eta hori gutxi balitz, azken hamarkadetan plazako frontoi zaharrean bizi izan den girorik ederrena gozatu ahal izan da amaitu berri den txapelketan. Harmailak lepo bete ziren asteazkeneko finala ikusteko. Txapela irabazteko lehia jokatu aurretik baina, hirugarren eta laugarren posturako kontsolazio partida jokatu zen eta hemen, Arabaolaza-Anduagak, nagusi izan ziren Lizarralde-Oruetaren aurrean (18-6).

 

Finalean, Perez-Baseta bikoteak, 22-13 irabazi zion Aberasturi-Mendizabali. Lehia polita eskaini zuten lau pilotariek eta zaleek zinez eskertu zuten kirolarien ahalegina. Txapelketa guztian ikusitakoaren arabera, Perez-Baseta bikoteak merezimendu osoz irabazi du aurtengo txapelketa. Lau finalistek gainera, garaikurrak eta bestelako sariak eramateaz gain, lau terdiko finalerako sarrerak jaso zituzten opari bezala. Zorionak!

Lau finalistak garaikurrekin. Argazkiak: Xabier Igartua.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.