Besteak

Besteak
2015-07-30 17:58:42
Irailaren 1ean hasiko gara berriz ere lanean
OK Magazineak oporrak hartuko ditu abuztuan

Ikasturte osoan zehar herriko kirolaren eguneroko jarraipena egiten ibili ostean, OK Magazineak oporraldi txiki bat hartuko du abuztuan. Hilabeteko atsedenaldia hartu ondoren, irailaren 1ean ekingo diogu denboraldi berriari.

 

Ikasturte luze bezain ederra izan da. Martxoan bi urte bete genituen dagoeneko eta proiektua herrian eta Oñatitik kanpo egonkortzen hasia da. Horren adierazle, urtarrilean Elkar Hezi ikastetxearen eskutik jaso genuen saria. Denboraldi honetan ere, gure kirolariek eginiko lana tentuz jarraitu nahi izan dugu. Pixkanaka-pixkanaka oñatiko kirolarien familia ugalduz dijoa eta era berean, eguneroko irakurle kopurua haziz ere bai. Horregaitik, eta batez ere albisteak landu, idatzi eta plazaratzeko eman dizkiguzuen erraztazunengatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu.

 

Guk ere kirolari gehienen opor sasoia baliatuz, hilabete inguruko atsedena hartuko dugu. Hori bai, irailean indarberriturik itzultzeko asmoz joango gara. Dena den, gogoratu, herrian gelditzen zareten guztiontzat, abuztuan, Oñatin kirolari lotutako hainbat hitzordu izango direla [ikus agenda].

 

Era berean, Zubikoa kiroldegiko instalakuntzak zabalik izango dituzue ondorengo ordutegian:

 

Zubikoa Kiroldegia (Abuztuan)

Astelehenetan itxita

Asteartetik igandera, 10.00-20.00

 

Besterik gabe, oporraldi bikain bat igaro dezazuela eta pilak ondo kargatu denboraldi berria indartsu hasi dezagun! Irailerarte!!

Zubikoa kiroldegia zabalik egongo da abuztuan

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.