Txirrindularitza

Txirrindularitza
2015-07-27 11:19:48
Ikastetxeetara eta eskatzen duten elkarteetara ere, banatuko da
Bizikletaren erabilera egokia sustatzeko bideoa prestatu du Txirrinkak

Denon onerako bizikleta izenburua duen ikus-entzunezkoa aurkeztu berri du Txirrinka taldeak. Bizikleta modu egokian erabiltzeko argibideak emanez. Sei minutuko bideoan hainbat gomendio ematen dira errepidean, bidegorrietan eta oinezkoentzako kaleetan egoki ibiltzeko. Lan honen bidez, bizikletaren erabilera sustatzea da helburua, jakina, baina oinezko, motordun ibilgailu eta bizikleten arteko elkarbizitza egokia lortuz, betiere.

 

Ahalik eta zabalkunde handiena eman nahi diote Txirrinka taldeko kideek pasaden asteazkenean Kultur Etxean aurkeztu zuten bideoari. Bernat Alberdi eta Ander Monedero izan dira ikus-entzunezkoaren egileak. Bideoak sei minutu inguruko iraupena du eta bizikletan modu egokian ibiltzeko gomendioak ematen ditu, bai errepidean, bai bidegorrian eta baita oinezkoentzako diren kaleetan ere. Helburua, bizikleten erabilera bultzatu baina oinezko, motordun ibilgailu eta bizikleten arteko elkarbizitza egokia lortzea baita Txirrinkako ordezkarien esanetan.

 

Biribilguneetan nola zirkulatu, zebra bideetan edo stop seinalearen aurrean zer egin, bidegorrian nola jokatu, gauez zirkulatzeko oinarriak, oinezko guneetan bizikletan nola ibili eta bizikleta bera egoera onean dagoela egiaztatzeko aholkuak ematen dira besteak beste, aipaturiko bideoan.

 

Txirrinkak Udalaren laguntza izan du ikus-entzunezkoa egin ahal izateko eta orain, herritarrei zabaldu asmoz, beraien youtube kanalera igo dute material grafiko guztia. Ikastetxeetara eta eskatzen dieten elkarteetara ere zabaldu asmo dute azken hileetan landu duten bideo didaktikoa.

 

Hemen daukazue ikusgai:

 

comentarios

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

opinion

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publicidad

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.