Igeriketa

Igeriketa
2015-07-22 18:46:43
IÑAKI GURIDI (4.) ETA IBAN OJEA (10.) IZAN ZIREN
Xabier Gordoa hirugarren, Ondarruko itsas zeharkaldian

Xabier Gordoa igerilari oñatiarrak, podium berri bat lortu du asteburuan. Kasu honetan, Ondarruko trabesiatik iritsi da albistea. Larunbat goizean jokatu zen zeharkaldia 1600 metroko distantzian eta txantxikuak hirugarren postua lortu zuen senior mailako lasterketan.

 

Ondarruko itsas lasterketak 30 ekitaldia bete zuen larunbatean. Euskal egutegian erreferente bilakatu den proba honek, 500 igerilari inguru elkartu zituen Arrigorriko hondartzan. Uretara salto egiten lehenak, gaztetxoak izan ziren. 2001 urtetik beherakoek 600 metro egin behar izan zituzten igerian. Lehenengo mutilak aritu ziren eta ondoren, nesken txanda izan zen. Gaztetxoen  proba amaitu orduko, nagusien txanda iritsi zen. 1.600 metroko zirkuitu bati aurre egin behar izan zioten. Hemen ere, lehenik gizonezkoak irten ziren eta ondoren eman zitzaion hasiera emakumezkoen lasterketari.

 

Senior mailako proban Oñatiko igerilariek maila bikaina eman zuten. Xabier Gordoak hirugarren postua lortu zuen (20:48:93). Iñaki Guridik honek baino lau segundu gehiago behar izan zituen helmugan (20:52:76) laugarren postua eskuratuz. Azkenik, Iban Ojeak egindako lana ere goraipatzekoa izan zen 22:46:10 kronoaz sailkapeneko 10 postua eskuratu baitzuen. Hiru hauekin batera, beste hainbat oñatiar izan ziren zeharkaldian. Sailkapen ofizialak [hemen] kontsultatu ditzakezue.

 

Igandean Getaria Zarautz

Itsas zeharkaldien denboraldiak aurrera jarraitzen du eta igande honetan, igerilari askorentzat urteko zitarik garrantzitsuena dena iritsiko da. Getaria-Zarautz trabesia, hain zuzen ere. 45 ekitaldia beteko du aurten zeharkaldi ezagunak eta taldeko ordezkariek adierazi digutenez, 16 oñatiar izango dira Getariako irteera puntuan.

Gordoa saria eskuetan duela.

iritziak

agenda

Bilera irekia
18.05.03
Pilota
Aloña Mendi taberna

iritzia

Uda honetan, baita ere, mugitu ala hil
Iñigo Murgiondo
2017-06-26
hileko bideoa

publizitatea

Facebook
Twitter
Tweets por el @OKMagazinea.